ANTOLATZAILE PROFESIONALA

ONGIZATErako bidelagun zure etxe eta lan eremuan

Zure bizitza orekatuz eta ongizatea lortuz

Bizitza MINIMALISTA filosofiaren komunikatzaile
ORDENA kanpotik eta barrutik

Bidelagun zure antolaketan

Aholkularitza

Zure etxe zein lan eremu ezberdinak antolatuak eta ordenean jarri eta mantentzeko irizpideak eskainiko dizkizun antolatzaile profesional zerbitzua. Online zein fisikoki eskaintzen da.
#AholkularitzaTxukuntzen

Zurekin prozesu osoan

Proiektuak

Etxe zein lan eremu ezberdinak antolatzeko antolatzaile profesional zerbitzua. Zure nahi eta beharretara egokitzen den lanketa egiten da, zure espazioak ordenean jartzen dizkizudalarik eta hauek mantentzeko irizpide argiak eskainiz.
#ProiektuakTxukuntzen

Antolatzen ikasi nirekin

Tailerrak

Antolatzaile profesional modura eskainitako banakako zein taldekako tailerrak, indibidualki edota enpresa moduan egin daitezkeelarik kontratazioak. Interesa eta beharra duzuen antolaketa eta ordenaren inguruko gaiari loturiko lanketa eginez.
#TailerrakTxukuntzen

maitane

Niri buruz

Maitane Ormazabal Larzabal naiz, ANTOLATZAILE PROFESIONALA ETA TXUKUNTZENen SORTZAILE. Antolatzea eta gauzak ordenean izatea oso gustuko dut betidanik. Erraza eta naturala da niretzat. Baina hare eta gehiago maite dut pertsonak laguntzea, eta ORDENA erabiliz bada, zer esanik ez! 
 
Egunerokoan bizitzak ematen dizkidan gauza txiki handien oso zale banaiz ere, beti nabil leku eta esperientzia berrien bila. Filosofia minimalistaren jarraitzaile, egunetik egunera argiago dut autoezagutza eta lehentasunen garrantzia, hobe, lasaiago eta pozikago bizitzeko.

Elkarlanak

Elkarlanean aritu naiz...

Nere bezeroak

Zer diote TxukuntZen-i buruz?