ANTOLAKETA eta ORDENA, berdinak al dira?

organizadora-de-espacios-txukuntzen-organizacion-y-orden

Hemen nauzue berriz ere, buruhausteren bat sortzen duen galdera honekin eta espazio-antolatzaile bat inguruan dagoenean, bat baino gehiagok galdetzen duen galdera. Aurrekoan, lagun batek galdetu zidan zeintzu ziren antolaketa eta ordenaren arteko desberdintasunak, berak ez baitzuen oso garbi ikusten: “berdinak dira, ezta?” galdetu zidan. Berdinak ez, baina eskutik dihoazela esan beharra dago. Eta ulertzeko irudikatzea baina gauza hobeagorik ez dagoela iruditzen zaidanez, hemen zenbait etsenplu.

Lehenengo etsenplua, pertsona ANTOLATUA baina ORDENIK GABEKOA. Guztia hankaz gora du (batere txukuna) baina beti aurkitzen du bilatzen dagoen hori (antolatua). Espazio hori berak soilik erabiliz gero ez dago arazorik, baina zer gertatzen da espazioa partekatzen duenean? Zure antolaketa sistema honekin gauzak ezin aurkitu banabil, niretzako zentzurik ez duen antolaketa sistema daukazulako, zer egin horren aurrean? Hasi aurretik galdua egotea izaten da arruntena. Pentsa ezazue zer suposatzen duen honek 4 edo 5 pertsonako familia baten etxean.

(Ezkerreko argazkia: antolatua/ordenean. Eskuina gora: antolatua/ordeanik gabe. Eskuina behera: ez antolaketa eta ez ordenik)

 

Beste etsenplua, ANTOLATUA EZ den pertsona daukagu, baina ORDENATUA/TXUKUNA. Bere lantokiko mahaia, etxea.. guztia txukun-txukun dauka, baina pixkat bat begiratuz gero, koherentzia falta dagoela ikusten duzu (oso behatzailea naiz). Zerbait eskatuz gero, kosta egiten zaio aurkitzea, berak bertan ez baitaki non dagoen. Oso espazio polita eta txukuna da, baina batere praktikoa. Pentsa ezazue hau bera abokatu bulego batean: ehundaka paper modu perfektu eta polit batean pilatuta baina inolako antolaketa sistemarik gabe. Nola aurkitu behar duzun hori? Zer suposatu lezake egunerokoan?

Espazio batean (etxean, bulegoan..) dauden gauza edo elementuak familia edo talde zehatzetan finkatu, familia horietariko bakoitzari leku zehatz eta egoki bat eman, eta erabiltzen duzun gauza bakoitza berriz ere bere jatorrizko txokora bueltatzea, edozein espazio txukun mantentzeko gako garrantzitsuenetakoa da

Zein da orduan gakoa? Espazio jakin bat erabiltzen duten pertsona edo pertsonek sortutako eta guztien beharrak kontutan izango dituen antolaketa sistema sortzea. Antolaketa sistema bat (etxe, bulego edo edozein espazio dela ere), bertan aurkitu ditzakegun elementuak, guztiok ulertzen ditugun familia edo taldeetan banatzea da (guztiontzat koherentea, zentzuzkoa dena). Ondoren, talde edo familia bakoitzari leku konkretu bat eman behar zaio. Modu horretara, zerbaiten bila zabiltzanean, guztion artean erabakitako talde eta leku konkretura zoaz bila (zentzuz jokatzen baituzu). Edozer gauza dela, guztion onespena lotuko ez balitz, aukera ezberdinak bilatu behar dira eta horretarako, sen ona, elkarrizketa eta enpatia pila ederra behar dira. Aurreko bi pausoak burutu ondoren gauza bakarra geratzen da: erabilitakoa berriz ere hartutako lekuan txukun-txukun gordetzea bueltan. Zer lortzen dugu honekin? Bizitza asko erreztuko zaigu, gauzak bizkorrago egingo ditugu eta ondorioz, nahi dugun hori egiteko denbora emango digu. Etxea edo bulegoa hain polita eta txukuna ikusita, izugarrizko bizi-poza eta lanerako gogoa edukiko dugu… Bizitzako arlo guztietan islatuko den ondorio positibo osasuntsua.

Itxuraz hain erreza bada, zergaitik ezin dut nire etxe/bulego/trastelekua ordenean mantendu? Betiko galdera.. Datorren astean galdera honi erantzuna emango diogu.

Asteburu ederra izan dezazuela!

Maitane