Antolatzailearen funtzioa – Zeintzuk dira bere eginkizunak

organizadora-espacios-TxukuntZen-mesa-trabajo

[vc_row 0=””][vc_column][vc_column_text 0=””]Ongi etorri berriz ere! Aurreko asteko sarreran esan bezela, gaurkoan ESPAZIO ANTOLATZAILE BATEN FUNTZIOETAZ hitzegingo det. Antolatzailearen irudia hain ezezaguna izanik, bere eginkizun nagusiak zeintzuk diren ezagutaraztea oso interesgarria iruditzen zait.

Honako hauek lirateke:

  • LOGELAK, ARMAIRUAK, JANTZIGELAK, SUKALDEAK, KOMUNAK, GARAJEAK ETA TRASTELEKUAK: Antolatzaileen eginkizun ezagunetarikoa da, bezeroarekin bat datozen antolaketa sistemak sortzearena, bere etxea txukundu eta gerora txukun mantentzen lagunduko dien oinarrizko printzipioak erakutsiz, etorkizuenean sor daitezkeen krisi momentuak bere kabuz kudeatu ditzaten.
  • LEKUALDATZE ETA ETXE-ALDAKETAK: Kasu hauek sortzen duten urduritasunarekin laguntzen degu, etxearen hustutze lanetan, etxe-aldaketa enpresa baten kontratatze kudeaketan, alokairuko trastelekuen kontratazioan, etxe berriaren antolatze lanetan..
  • HERENTZIEK DAKARTEN JABETZA ETA ONDASUNAK: oinordetzan jasotako jabetza hustu, ondasunen kudeaketa gerora familia artean banatzeko, jasotako jabetzaren egokitzapena gerora hobe alokatu edo saldu dadin,  etab.
  • DENDAK, JATETXEAK ETA BULEGOAK: hauen antolaketa sistema berritu, bertako langileen egunerokoa erreztu eta produktibitatea haunditzeko, edota lan espazioaren armonia hobetzeko, besteak beste.

organizadora-espacios-TxukuntZen

Beste hauek ere egiten ditugu, profesional ezberdinekin elkarlanean:

  • PSIKOLOGIA KABINETEAK ETA FAMILIA BITARTEKARITZA: tratamenduan dauden eta beraien etxearekin laguntza behar duten Diogenes Sindrome kasuak, etxearen antolaketarekin eta egoera berriarekin bat datorren antolaketa batekin laguntza behar duten guraso bakarreko familiak, etab.
  • HEDABIDEAK: ordenaren inguruko telebista programak, ordenari buruzko prentsa idatzia…
  • BARNE-DISENATZAILEAK: elkarlanean talde ona sortzen degu, zenbaitzutan antolatzaileek etxearen inguruko ikuspuntu praktiko eta etxe-girokoa ematen dutelarik proiektura.
  • HIGIEZINEN AGENTZIAK: antolatzaileek, etxeak erakargarriagoak izatea lortzen dute, Home Staging bezela ezagutzen den teknikarekin, hauek bizkorrago eta prezio hobeagoan alokatu edo saldu daitezen.

Eta seguruenik batenbat utziko nuen bidean.. Ikusten dezuen bezela, aukera oso zabala da.

Espero det, oraingo sarrerak antolatzailearen irudia hobe ezagutzen lagundu izana.  Eta beti esaten dudan bezela, Non Zure Etxean Baino Hobe?

Maitane[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]