ARMAIRU ALDAKETA nola egin (I)

como-hacer-un-cambio-de-armario

Gipuzkoan aurtengoan, aspaldian izan dugun negurik gogorrenetakoa izan da, eta neguak ez dira oso xamurrak izaten orokorrean: euria momentu oro, hotza, zeru grisak ia egunero… Eta nahiz eta gure zelaien berdetasuna maite eta ura ez zaigula faltako jakin, negua gogorra izaten da. Eta azken hilabetea gehituz gero, non egun batzuetan izugarrizko beroa egin duen, ondoren tenperaturak berriz ere ia hamabost gradutan jeitsi, berriz ere euria egun luzeetan.. Zer gertatzen da orduan? Ba denak zeruari begira egon garela ea noiz Eguzkia agertuko zain eta gure armairuen denboraldi aldaketa luzatu egin zaigula.

Baina aste honetatik ezin pasa. Tenperaturen igoera nabarmena daukagu (25 gradutarainoko igoerak), nahiz eta euria ere egingo duen. Ezagutzen duzue “Hasta el 40 de Mayo no te quites el sayo” esaera, ba jakin nik luzatu egingo nukeela Euskadin biziz gero eta “hasta el 70 de Mayo”rarte berridatzi. Nik abisatu dizuet.. San Juanak ingururarte gutxi gora behera.

Nondik hasi

Askotan ahaztu zaigun gauza bat gogorarazi nahi dizuet momentu hau aprobetxatuz: gure armairua gure laguna da. Ez al dugu egunero berarengana jotzen janzteko? Ondorioz, ez al da ba egokiago izango gure armairua zaintzea? Eta eginkizun hau ondo egin nahi izanez gero eta agobio sentsaziorik gabe, honako hau proposatzen dizuet: hartu tarte bat zu eta zure armarioaren arteko erlazioa zaintzeko eta galdetu iezaiozu zeure buruari nola egin nahi duzun, musikarekin agian, kafetxo batekin.. Izan dadila momentu berezi bat, baina adi, bakarka behar du izan.

Beste gauza batetaz ohartu naiz azkenaldian. Orokorrean, armairuaren aldaketaren ingurukoak irakurri ditudanean, armairuak txukun-txukun daudela dirudi aldez aurretik. Eta horrela ez bada zer? Ezin al du armairua ordenean ez duen norbaitek aldaketa egoki bat egin? Ba bai, egin dezake, baina jakin esperientzia “intentsoagoa” izango dela. Halere, segurtatzen dizuet, intentsitate horren ondorio positiboak segituan sumatuko dituzuela

Nola dago zure armairua?

Zure armairua KAOS-ean murgildua dago? Horrela bada, lehenik eta behin, eta beste ezer egin aurretik, armairua txukundu behar da eta lan horretan lagunduko zaituen informazioa duzu hemen. Nahi izanez gero, lagungarri izango zaizkizun beste zenbait sarrera dituzu gai honen inguruan.

Ondorengo hau irakurtzen ari bazara, aurretik eskatutako egina dagoela suposatzen dut: armairua kategoriaka txukundu duzu, pertxa berdinak ere erabili dituzu, kolorama ere erabili duzu.. Beraz, hurrengo puntura pasako gara.

Garbiketaren garrantzia

Gauzak garbi edukitzea garrantzitsua bada ere, hauek denbora luzez bilduak eduki behar ditugunean, hare eta garrantzi handiago hartzen du garbiketak. Aldez aurretik garbitu gabeko jantziek, usaina har dezakete hilabete luzez gordeta jaso ondoren eta usain hori garbituz joan ohi da. Gainera jakin, jantzi-sitsak oso gogoko duela gure berezko gorputzaren koipea eta hau arropa garbitzen joaten dela soilik. Beraz, arropa gorde aurretik gargi-garbi egotea oso komenigarria da.

Eta behin jantzi guztiak garbi, armairua ere garbitu behar dugu. Honetarako, armairu barruan dagoen guztia aterako dugu kategoriaka eta portante (edukiz gero) edota ohe gainean utziko ditugu txukun (kategoriaka). Armairua garbitzeko, lehenik xurgagailua pasako dugu zoko guztietatik eta ondoren, garbigailu (aukeran ekologikoa) eta trapu batekin garbituko dugu goitik behera. Nahi izanez gero, beste trapu lehor batekin lehortu edota lehortzen utzi. Eta bitartean leihoak ireki eta korrontea eginez gero, oraindik eta hobe.

Guztia gordeko dugu edo…

Gordetzen hasi aurretik komenigarria da gordeko duguna hurrengo denboraldian erabilgarria izango zaigun edo ez aztertzea. Zertarako gorde azken bi urtetan jantzi ez dugun zerbait? Horretarako bazterketa edo deskarte fasean sartuko gara eta gurekin zer geratuko den eta zer dihoan kanpora (donazioa, oparia..) erabakiko dugu. Gogoratu kategoriaka egitearen garrantziaz. Lan honetan gaudela, gogoratu gordetzen den guztiak ondo egon behar duela, hau da, konponketarik ez duela behar. Horrela balitz, aukeran beti izango da hobe konpondua biltzea (hurrengo denboraldian eskertuko duzuela segurtatzen dizuet).

 

 

Eta datorren astean jarraituko dugu gaiarekin, baina lana aurreratzen joan nahiko bazenute, hementxe pistatxo bat: aurreko denboraldian gordetakoa garbia eta kategoriaka bildu zenuten?

Datorren astelehenerarte. Ondo izan!

Maitane