[vc_row 0=””][vc_column 0=””][vc_column_text 0=””]Aurrekoan bukatu genuen lekuan hartuko dut gaia (lehengo asteko sarrera irakurtzea gomendatzen dizuet, guztia argiago ulertuko baituzue) Eta ez dut gehiegi luzatu nahi gaurkoan, baina esan beharra dut: Eguraldia aldatzen ari da! A ze bizipoza, nahiz eta gaur ere euria ari duen Gipuzkoan.
Eta orain gurera. Non geratu ginen? Armairu hutsik eta guztiz garbia dugu, leihoak parez pare irekiak guztia ondo aireztatu dadin. Aurreko denboraldiko arropa ohe gainean kategoriaka eta jasotzeko prest dugu (guztia ondo garbitua). Beraz, aurretik jasoa genuen hori ateratzeko garaia iritsi da.
AURREKO DENBORALDIKOA
Aurretik jaso genuen hori aterako dugu, hau da, aurreko udarako arropa esango genuke. Eta honako galdera hauei erantzun behar diegu: Garbia gorde genuen? Kategoriaka dago banatua? Guztia dago erabilgarria? Hau da, ba al dago konpondu behar den zerbait? Jasotako guztia erabiliko duzu aurtengoan? Hau da, bazterketa filtroa pasa zuen?
Kasu konplexuenean jarriko gara oraingoan ere eta guzti horri ezezko batekin erantzun diogula pentsatuko dugu.
Zer egin orduan? Lehenengo BAZTERKETAren txanda dator. Ondoren, zurekin geratzen denaren azterketa egin behar, ea guztia ondo dagoen edo KONPONDU beharra dagoen jakiteko. Eta gerora, GARBITU behar den edo ez erabaki behar. Azken honen inguruan kontuan izan, non eta nola bildu den arabera, beharra handiagoa izango dela, baina zuen nahien araberakoa litzake. Halere, nik behin eta berriz errepikatuko dizuet, armairu barruan dagoena, jazteko prest eta txukun egon beharko litzakeela beti. Segurtatzen dizuet korrika zoazten goizen batean nitaz gogoratuko zaretela hau eginez gero.
ARMAIRUAREN EGOKITZEA
Aurreko pausuak eman ondoren, armairuan nola egokitu pentsatu behar dugu eta horretarako, hona hemen lagungarri izango zaizkizuen zenbait lotura kategorien banaketa eta armairuen barne diseinuaren ingurukoak. Eta nahi izanez gero, pertxek duten garrantzia ikusita, hementxe pertxen ingurukoa ere. Hauek irakurri ostean, errazago izano zaizuelakoana nago zuen armairuaren egokitzapen prozesua.
Eta azkeneko detailetxoa baina oso garrantzitsua, USAINA da. Badakigu arropa garbiak armairu garbitu berrian ederki usaintzen duela baina izpiliku edota xaboi naturalen (gaztelerazko loturak dira) bat jarriz gero armairuan zintzilik edota apaletan, oraindik eta hobekiago usaituko du. Gainera jakin, izpilikuak jantzi-sitsarekin lagunduko gaituela, beraz algodoizko poltsatsoetan jarri dezakezue zuen armairu eta kajoietan. Eta ez ahaztu denboraldiz kanpoko arroparen artean (zorroetan zintzilik edota kaxetan) jartzea ere.
BILDU BEHARREKOA
Denboraldiz kanpo dagoen hori jasotzea oso erreza egingo zaigu orain, dagoeneko kategoriaka banatua baitugu ohe gainean. Eta hementxe kontutan hartu beharreko zenbait gauza.
Non bildu
Ohikoena da ARMAIRUAREN GOIKALDEAn dagoen espazioa erabiltzea gauzak biltegiratzeko, baina ohe azpiak edo bestelakoak ere erabilgarriak dira. Espazio faltagatik trasteleku edo garaje batean sartu beharko bazenituzte, kontutan eduki hezetasunik gabeko eremua beharko lukeela izan. Eta nahita ez, hezetasuna dagoen lekuren batean sartu beharko bazenituzte, plastikozko kaxa itxietan beti.
Zintzilikatua
Pixuaren arabera erabaki zein PERTXA MOTA erabili. Gogoratu, orduan eta pisutsuagoa, orduan eta pertxa sendo eta zabalagoa aukeratu behar dugula pisua ondo eraman dezan, eta jantziak tentsio gehiegi jasan ez dezan. Algodoizko zorro batean sartzea ere gomendatzen dizuet, hauek erosi edota zuek egin ditzakezuelarik zahartzen joan diren maindireekin. Ez da nahitaezkoa kremailera eta plastikozko leihotxoa edukitzea, baina kontutan hartu beharrekoa zera litzake: batetik, guztiz itxia izan behar duela hautsa sartu ez dadin eta bestetik, plastikozko leihotxorik ez baleuka, etiketatxo bat zintzilik jarri beharko diozuela barruan zer dagoen jakin dezazuen.
Tolestua
Aukeran TOLESTAKETA BERTIKALA erabili, modu horretara espazioa hobe aprobetxatuko duzuelako. KAXEN aukeraketari dagokionez, daukazuten espazioaren arabera aukeratu behar, baina halere beste bi kontu: taparekin nahita ez, hautsa ekiditeko eta ahal den neurrian kartoizkorik ez, zenbait eltxok oso gustoko baitituzte (“pececillo de plata” izenekoak oso gustoko du zelulosa adibidez).
Neri algodoizkoak funda laukituak oso interesagarriak iruditzen zaizkit jaso beharreko arroparentzat, baina kontziente naiz ezin direla bata bestearen gainean pilatu eta plastikozkoak berriz, pilaketa onartzen dutenez, askoz erabilgarriagoak bihurtzen direla. Dena den, beti egon behar dute kategoriaka banatuak eta oso ondo etortzen da kanpokaldean etiketatxoa jartzea, barruan zer dagoen beti jakin dezagun.
Eta lixto! Zuen armairua txukun-txukun, denboraldiz kanpokoa ondo gordea, armairua bide-lagun denboraldi berriari hasiera ona emateko eta guztiok pozik. Halere, betiko moduan, edozein galdera edo zalantza baduzue, lasai galdetu.
Maitane[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]