ARMAIRUA ez da edukiontzi bat soilik

vestidor-abuhardillado-revista-elle

[vc_row 0=””][vc_column][vc_column_text 0=””]Armairu ondo antolatu batek suposatzen duen ONURA denentzat da ezaguna: guztia begi bistan, eskura, arropa txukun-txukun gordeta, osagarriak ere eskura.. Gure armairuak horrela eduki ditzakegula sinisten dudalako (horrela nahi izanez gero behintzat), nahiz eta zenbaitzuk ezinezkoa dela pentsatu eta beste askorentzat utopia edo amets izan, gaurtik hasita eta hurrengo blog-eko sarreretan armairu bat nola diseinatu behar den hitzegingo dizuet: ARMAIRUAREN BARNE-DISEINU bezela ezagutzen dena. Eta armairu edo jantzigela berri bat edukiko ez baduzue ere, emango dizkizuedan aholkutxoak zuen armairuak bir-antolatzeko onuragarriak izango zaizkizuelakoan nago.

Gure armairuak edukiontziak soilik ez direla ulertu behar dugu eta gure etxeko zati garrantzitsu direla onartu behar. Eta jabearen islada izan beharko luketela, bai kanpotik eta baita barrutik ere. Hau da, heldua den eta estilo klasikoa duen pertsona batek, ez du edukiko seguruenik nerabe batek edukiko lukeen armairua, ez kanpokaldetik ezta barnekaldetik ere, jantzitako arropa eta osagarriak ezberdinak izango baitira eta logelaren estiloa guztiz ezberdina gehienetan. Guraso askok ordea,  armairu atenporalak aukeratzen dituzte beraien semeentzat, hauek estilo iraunkorra baitute eta horrek denboran ondo iraungo dutela segurtatzen die. Baina horrek ez du esan nahi, barrukaldeko estruktura ezin denik aldatu beharrak aldatzen diren neurrian.

 

armarios-interiorismo-blog-due-home

 

Pertsona askoren ametsa da armairu haundi edo jantzigela bat izatea, bereziki emakumezkoena, eta ez da bete ahal den ametsa kasu guztietan.  Gehienetan ez gara ohartzen (ez dugu ikusten edo ez dugu ikusi nahi) armairu txikiagoek duten potentzialaz  beraien barrua ondo planifikatuz gero. Hau da, daukan espazio guztia ondo aprobetxatuko duen planifikazioa. Portadako argazkia, ELLE aldizkarikoa da eta espazio konplexuenei ere probetxu atera daitekeela erakusten digu planifikazio eta armairu aukeraketa egoki baten bitartez, espazio horrek duen azken txokoa ere erabilgarri bihurtuz. Edo goikaldean dugun argazkia (DUE-HOME blog-ekoa),  azken muturreraino erabilitako espazioa,  bilketa-sistema sinple eta praktikoa erabiliz, estetikaz ahaztu gabe.

Beraz, orain armairuaren PLANGINTZArekin hasiko gara eta horretarako, armairu horrek asetuko dituen BEHARRAK zeintzu diren jakin behar dugu lehenik. Agian pertsona bakarraren edo biren arropa eta osagarriak jasoko ditu, edota baita denboraldiz kanpoko jantziak ere. Agian, etxeko maindireak ere bertan jaso beharko ditu.

Modu berean, armairua jarriko dugun gelaren neurriak zeintzu diren jakin behar dugu eta ze estilotako logela izango den, guzti honek lagunduko baitigu bilketa elementu hoien (armairu, komoda..) aukeraketa ona egiten. Barne-diseinatzaile askok diote, gehienek gaizki aukeratzen ditugula: haundiegiak aukeran, dugun espazioarekin bat egiteko arazoak izaten ditugularik.

Eta ulertzeko irudikatzea baino gauza hobeagorik ez dagoela pentsatzen dudanez, benetazko kasu bat aurkeztuko dizuet: nirea. Agian oso puntakoa irudituko zaizue, baina etxearen tamaina txikia kontutan edukiz, antolaketa sistema oso erabilgarria dela esango dizuet.

Gure etxeak 58 m2 ditu eta bertan, bi heldu, bi ume eta gure txakurra bizi gara. Bi txikiak literadun gela partekatzen dute eta bertan beraien arropa sartuko zen armairua txiki bat jartzea erabaki nuen, jolasteko leku haundia eduki zezaten. Txakurrak nahi duen lekuan lo egiten du, bere ohea alde batetik bestera eramaten baitu… Guk logela haundiago daukagunez, armairu haundi bat aukeratzeaz gain komoda bikoitza sartu genuen ohearen oinetara. Azken hau ez da oso altua eta bertan gauzak jasotzeaz gain, goikaldean biok gustoko ditugun gauzak ditugu dekorazio moduan. Beraz, komoda bikoitzean barruko erropa guztia, jantzi-osagarriak, oroigarriak eta beste zenbait gauza dauzkagu eta espazioari probetxu ateratzeko, bertikalki tolesten ditut gauzak (begi-bistara egon daitezen) eta kaxetan sailkatuta.

 

comoda-doble-malm-ikea

(Ikea-ren argazkia, komoda bikoitza. Kontutan eduki beharrekoa: liburuak ez itzazue bata bestearen gainean pilatu, ez da batere praktikoa. Pilaketa bakarrik kasu bakarrean erabiliko nuke, beraiekin ohe-mahaitxo bat egin nahiko banu aldez aurretik irakurritako liburuekin..)

 

doblado-vertical-cajones-El-Mueble

(Kajoi bateko barruko erropa bertikalki tolesturik erakusten digun argazkia, bereizgailuak erabiliz ordenak denboran iraun dezan   – ElMueble Aldizkaria)

 

Armairuak 2 metro zabal dauzka eta bi atal dauzka (armairua osatzen duten bloke edo estrukturei deitzen zaie) eta etxean behar dugun guztia sartzen da bertan.

  • 1 ATALA  (1 metro) goiko zatiak (txaketa, beroki, soineko eta janzteko zenbait galtza) zintzilikatzen diren barra altuarekin. Goi eta behekaldeko zatiak kaxekin banatutako bilgune moduan.
  • 2 ATALA (1 metro) Planifikazioa osoa laukietan dago egina: 50 cm gure arroparentzat  (garaiko arropa eta denboraldiz kanpokoa) eta 50 cm orokorrerako (maindireak, eskuoihalak, denboraldiz kanpoko umeen arropa, etc.) Gehien erabiltzen dena eskura eta ez hain erabilia begi-bistatik urruntzen.

 

armario-interior-Maitane-TxukuntZen

 

Kontutan hartu beharrezko beste elementua ATEEN HAUTAKETA da. Ate irristailuak izaten dira espazio txikietarako egin daitekeen aukera egokiena, beste ateek espazio handia behar baitute (armairu eta ohe artean espazio minimo bat uzteaz gogoratu) Zenbaitzuk aukera hau estetika kontu batengatik egiten dute, ate hauek espazioaren zabaltasuna emango baitigute.

Modu berean, OHEAREN HAUTAKETA egokia oso garrantzitsua da. Guk biltokidun ohe bat aukeratu genuen, bertan neguko beroki potoloak, edredoi, tapakiak eta almohadaren bat (norbait etxera lotara badator) gordetzen ditugu. Era honetako oheak oso praktikoak dira tamaina haundiko gauzak biltzeko, baina gustoko ez badituzu beste aukera batzu ere aurki ditzakezu, alboetan kaxoiak dituzten oheak adibidez.

Ez da gauza konplikatua hitzegiten ari natzaizuen hau, baina gure etxearen beharrei buruzko hausnarketa bat eskatzen du. Hurrengo sarreretan, zuen armairu berrien plangintzan lagunduko zaituzten gai zehatzagoetaz jardungo dugu eta denbora gutxira, armairu berria nola egituratu ondo asko jakingo duzue.

Eta gogoratu ezazue, gure etxearengatik egiten dugun guztia, honek bueltan emango digula. Badakizue eta..

Non Zure Etxean Baino Hobe?

Maitane[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]