BAZTERTUTAKO EHUNAK kalte larriak eragiten dizkio ingurugiroari

ehungintza-industria-munduko-bigarren-kutsakorrena

Aurreko sarrera batean gauzak baztertzeak dakartzan onuretaz hitzegin nizuen eta oso lotua dagoen KONTSUMO ARDURATSUAren ideiaz. Guzti honekin hasteko arropa zela aukerarik onena ere, ez baitaukagu lotura berezirik gure armairuetan egon daitezkeen elementu gehienekin. Baina hauetako batean informazioa bilatzen aritu nintzen gizarte honek baztertzen duen arropa guztiaren inguruan eta oso harrituta utzi ninduten aurkitutako emaitzek. Zerbait entzuna banuen ere, ez nuen sekula pentsatuko hainbestekoa izango zenik: ehungintzaren industria munduan dagoen kutsagarriena da petroleoaren atzetik. Bazenekiten? Nik ez. Eta beherapen garaia oraintxe bertan hasi berri dela kontutan hartuz…

Duela urte gutxirarte, nahiz eta armairu aldaketak nagitasuna sortu, askotan erropa berria erosteko aitzaki paregabea izaten zen (gaur egun ehungintzako enpresa haundiek modelo eta tendentzia berriak astero ateratzen dituzte). Orain nagitasunari izugarrizko kaos-a gehitu behar izaten diogu kasu askotan, gehienetan arropa modu konpultsiboan erosten baita, beharrezkoa dugun eta gordetzeko kalitatezko espazio dugun kontutan eduki gabe eta “fast fashion” deituriko kontsumo eredu honek eragiten dituen ondorioak jakin gabe.

Zenbakiek ez dute iruzur egiten: 80.000 da munduan saltzen diren jantzi kopurua, ehungintzaren industria uretara isurtzen den toxikoen %20aren arduraduna da, 7 kilo jantzi urtero dira espainiar bakoitzak baztertzen duena, baztertutako ehunaren %75a zakarretara doa beste aukera batzu (donazioa, birziklaia edo salerosketa) kontutan izan gabe. Ez al da larria? Baina beste aukera horiek erabilita ere ez genuke arazoa konponduko, benetako arazoa kontsumo ez arduratsua baita eta honek ez du esan nahi kontsumitu behar ez denik, buruarekin erosi behar dugula baizik.

Guzti honekin laguntzeko intentzio osoz, ondoren zenbait ideia uzten dizkizuet:

  • ARMAIRU ANTOLATU batek asko lagunduko gaitu, zer daukagun jakingo baitugu oso modu errezean. Modu horretara, beharrezkoa duguna soilik erosteko aukera haundiagoa dugu. Horretaz gain, askotan desagertuak zeudela uste genuen jantziak berreskuratuko ditugu.
  • “FONDO DE ARMARIO” bezela ezagutzen denaren garrantzia. Edozein armairutan nahitaezkoak diren zenbait jantzietaz osatua dago beraien artean erraz konbinatu daitezkelarik. Kantitate justuak antolaketa eta ordena erreztuko digute.  Garrantzitsua da zer jantzi gustoko ditugun jakitea, zeintzuk ondo sentiarazten digute… Ez da itxura bakarrik, osasun mentala ere bada. Guzti honetan oso trebea ez denak, beti dauka “personal shopper” zerbitzua kontratatzeko aukera edo agian konfidantzako norbaiten laguntza.
  • BIGARREN ESKUKO dendak egon badaude eta gauza zoragarriak aurki daitezke bertan. Aurretik geneukan kontsumo ereduaren arabera eginak egon daitezke bertako produktuak askotan eta horrek denboran iraungo digutela esan nahi izaten du. Era berean, arropa berria diseinatu eta ekoizten duten gure inguruko denda eta enpresak ditugu. Hauek ere, ondo zainduz gero, denbora luzez gure ondoan edukiko ditugu.
  • Duela urte gutxirarte TRUKEa oso modan zegoen gure artean: lehengusu, anai eta lagunen arteko jantzi trukea. Aurretik irakurritako zenbakiek berriro ere modan jartzea gomendatzen al digute?

Ez nago ehungintzaren industriaren kontra, jantziak eta arroparekin jolastea oso gustoko dut, baina guzti honi buruz sakonki pentsatu behar dugula uste dut.

NON ZURE ETXEAN BAINO HOBE? da Txukuntzen-en leloa… Aukeran zure etxea ondo arnastu eta bizi daitekeen inguruan eta etxetik datorren heziketak lagun gaitzake hori lortzen.

Maitane

 

 

(Hasierako argazkia:

https://cyclothes.es/contaminacion-de-la-industria-textil/)