ARMAIRU ALDAKETA nola egin (I)

Gipuzkoan aurtengoan, aspaldian izan dugun negurik gogorrenetakoa izan da, eta neguak ez dira oso xamurrak izaten orokorrean: euria momentu oro, hotza, zeru grisak ia egunero… Eta nahiz eta gure zelaien berdetasuna maite eta ura ez zaigula faltako jakin, negua gogorra izaten da. Eta azken hilabetea gehituz gero, non egun batzuetan izugarrizko beroa egin duen, ondoren tenperaturak berriz ere ia hamabost gradutan jeitsi, berriz ere euria egun luzeetan.. Zer gertatzen da orduan? Ba denak zeruari begira egon garela ea noiz Eguzkia agertuko zain eta gure armairuen denboraldi aldaketa luzatu egin zaigula.

Baina aste honetatik ezin pasa. Tenperaturen igoera nabarmena daukagu (25 gradutarainoko igoerak), nahiz eta euria ere egingo duen. Ezagutzen duzue “Hasta el 40 de Mayo no te quites el sayo” esaera, ba jakin nik luzatu egingo nukeela Euskadin biziz gero eta “hasta el 70 de Mayo”rarte berridatzi. Nik abisatu dizuet.. San Juanak ingururarte gutxi gora behera.

Nondik hasi

Askotan ahaztu zaigun gauza bat gogorarazi nahi dizuet momentu hau aprobetxatuz: gure armairua gure laguna da. Ez al dugu egunero berarengana jotzen janzteko? Ondorioz, ez al da ba egokiago izango gure armairua zaintzea? Eta eginkizun hau ondo egin nahi izanez gero eta agobio sentsaziorik gabe, honako hau proposatzen dizuet: hartu tarte bat zu eta zure armarioaren arteko erlazioa zaintzeko eta galdetu iezaiozu zeure buruari nola egin nahi duzun, musikarekin agian, kafetxo batekin.. Izan dadila momentu berezi bat, baina adi, bakarka behar du izan.

Beste gauza batetaz ohartu naiz azkenaldian. Orokorrean, armairuaren aldaketaren ingurukoak irakurri ditudanean, armairuak txukun-txukun daudela dirudi aldez aurretik. Eta horrela ez bada zer? Ezin al du armairua ordenean ez duen norbaitek aldaketa egoki bat egin? Ba bai, egin dezake, baina jakin esperientzia “intentsoagoa” izango dela. Halere, segurtatzen dizuet, intentsitate horren ondorio positiboak segituan sumatuko dituzuela

Nola dago zure armairua?

Zure armairua KAOS-ean murgildua dago? Horrela bada, lehenik eta behin, eta beste ezer egin aurretik, armairua txukundu behar da eta lan horretan lagunduko zaituen informazioa duzu hemen. Nahi izanez gero, lagungarri izango zaizkizun beste zenbait sarrera dituzu gai honen inguruan.

Ondorengo hau irakurtzen ari bazara, aurretik eskatutako egina dagoela suposatzen dut: armairua kategoriaka txukundu duzu, pertxa berdinak ere erabili dituzu, kolorama ere erabili duzu.. Beraz, hurrengo puntura pasako gara.

Garbiketaren garrantzia

Gauzak garbi edukitzea garrantzitsua bada ere, hauek denbora luzez bilduak eduki behar ditugunean, hare eta garrantzi handiago hartzen du garbiketak. Aldez aurretik garbitu gabeko jantziek, usaina har dezakete hilabete luzez gordeta jaso ondoren eta usain hori garbituz joan ohi da. Gainera jakin, jantzi-sitsak oso gogoko duela gure berezko gorputzaren koipea eta hau arropa garbitzen joaten dela soilik. Beraz, arropa gorde aurretik gargi-garbi egotea oso komenigarria da.

Eta behin jantzi guztiak garbi, armairua ere garbitu behar dugu. Honetarako, armairu barruan dagoen guztia aterako dugu kategoriaka eta portante (edukiz gero) edota ohe gainean utziko ditugu txukun (kategoriaka). Armairua garbitzeko, lehenik xurgagailua pasako dugu zoko guztietatik eta ondoren, garbigailu (aukeran ekologikoa) eta trapu batekin garbituko dugu goitik behera. Nahi izanez gero, beste trapu lehor batekin lehortu edota lehortzen utzi. Eta bitartean leihoak ireki eta korrontea eginez gero, oraindik eta hobe.

Guztia gordeko dugu edo…

Gordetzen hasi aurretik komenigarria da gordeko duguna hurrengo denboraldian erabilgarria izango zaigun edo ez aztertzea. Zertarako gorde azken bi urtetan jantzi ez dugun zerbait? Horretarako bazterketa edo deskarte fasean sartuko gara eta gurekin zer geratuko den eta zer dihoan kanpora (donazioa, oparia..) erabakiko dugu. Gogoratu kategoriaka egitearen garrantziaz. Lan honetan gaudela, gogoratu gordetzen den guztiak ondo egon behar duela, hau da, konponketarik ez duela behar. Horrela balitz, aukeran beti izango da hobe konpondua biltzea (hurrengo denboraldian eskertuko duzuela segurtatzen dizuet).

 

 

Eta datorren astean jarraituko dugu gaiarekin, baina lana aurreratzen joan nahiko bazenute, hementxe pistatxo bat: aurreko denboraldian gordetakoa garbia eta kategoriaka bildu zenuten?

Datorren astelehenerarte. Ondo izan!

Maitane

 

 

 

 

“Alokairurako prest” HERENTZIA proiektua

Aspaldian idatzi gabe eta gaurkoan duela hilabete pare bat bukatu nuen proiektu bat aurkeztera natorkizue. “Alokairurako Prest” izena jarri nion, bezeroak hori nahi baitzuen: etxea ahal zen lehenen alokairuko prest egon zedila.

Nirekin kontaktuan jarri zen bezeroaren familiako kide batena da etxea. Etxearen jabea emakume heldua da eta beste leku batetara joan da bizitzera, hilobak hartu duelarik etxe honen kargu. Aldez aurretik beste familiako kide baten etxea hustu zuenez, ondo zekien zein zen lana eta argi zeukan ez zuela berriz bakarrik egin nahi lan guztia. Tailer batean ni ezagutu eta lan honetarako Antolatzaile bat ondoan edukitzea aukera paregabea zela konturatu zen.

Lehenengo inpresioa

Etxe hartara iritsi nintzenean gauza asko zeudela ikusi nuen, oso nabarmena zen. Etxe txikia eta gauzez gainezka.. Hau da, lan piloa. Bezeroak ez zuen batere argi zer aurkitu genezakeen bertan, baina garrantzitsua iruditzen zitzaion etxean zeuden gauza guztien inbentario modukoa egitea ezer baino lehen, gerora aukeraketa on bat egin ahal izateko. Inbentario honen garrantzi zela eta, nahitaezkoa zen etxearen berrantolaketa bat egitea eta behin guztia txukun zegoela, bezeroarekin bazterketa prozesu sakon bat egitea.

Aurreneko egunak – Antolaketa prozesua

Edozein antolaketa egiteko nahitaezkoa da guztia familia edo kategoriaka banatzea, eta bakoitzari espazio konkretu bat ematea. Kasu honetan berrantolaketa honek geroago egingo genuen bazterketa prozesuan lagunduko zigun. Beraz, etxetik aurkitzen nuen guztia taldeka bildu eta modu koherentean bakoitzari bere txokoa edo eremua eman nion.

Lehenengo 2-3 egunetan etxea berrantolatu nuen, zakarretara bota beharreko poltsa kopuru oso handia izan zelarik (30 poltsa inguru). Bezeroak aldez aurretik baimena eman zidan zakarretara joango zirenak inolako dudarik gabe zuzenean botatzeko (hezetasunarekin dagoeneko zartatuak zeudenak, birziklatu beharrekoak…)

Bazterketa prozesua

Etxea antolatua ikusteak bezeroari izugarrizko lasaitasuna eman eta espero ez zuen gauza bat baino gehiago aurkitzeak poz handia sortu zion. Antolaketa prozesu sakon batek, aspaldian aurkitzen ez zenituenak aurkitzea suposatzen du eta hori beti da ona.

Bazterketa prozesuaren txanda ondoren, modu honetara egokitu nuelarik, ahal zen eramangarriena izan zedin:

  • Etxearen jabeak bere egunerorako beharrezko zituenak: arropa eta osagarri ezberdinak
  • Etxearen jabeak maite eta apreziatzen zituen objetu eta oroigarri ezberdinak
  • Familiako kideei erabilgarriak izango zitzaizkien gauzak
  • Etxearen jabearen zaintzaile eta honen familiarentzako erabilgarriak zirenak

Banaketa horren ondoren, geratzen zen gauza kopuru handi horrekin zer egin erabaki behar zen. Bezeroari aukera ezberdinak eman nizkion eta aukeraketa honela geratu zen:

  • Etxeko jabeak erabiliko ez zituen zenbait arropa Tolosako bigarren eskuko ZUZEU dendara eraman ziren. Arropa hauen berezitasuna: eskuz eginikoak zirela edota normalki aurkitzen ez direnak zirela. Bezeroak ez zuen denda hau ezagutzen eta aukera paregabea iruditu zitzaion arropa horiei etekina lortzeko.
  • Beste arropa kopuru handia Emaús Fundación Social-era joan zen donazio moduan.
  • Altzari gehienak pipiarekin egonda, Garbigunera eraman ziren, baina haietako bat nahiko ondo zegoela eta Pasai Antxoko TRASTOS DE LA GANBARAk hartu zuen donazio moduan.

Egia esan, ez nintzen kontatzen jarri, baina 40-50 bat arropa poltsa inguru atera ziren eta bertako asko berrerabilpenera joan zela ikusteak edonor pozten du.

Aurkitutako altxorrak

Altxorrak edota gauza politak. Azken finean, pertsona baten bizitzan egon diren une ezberdinen isla diren gauzak. Pentsatuko duzuen modura, momentu askotan oso hunkigarria.. Bidaietako oroitzapenak eta txanponak, garai ezberdinetako osagarri eta jantziak.. Bizitza oso bat aurkitzen da antolaketa lan batean eta gauza bakoitzak du bere historia.

Eraldaketa garaia: Homestaging

Egunetik egunera gure inguruan oso ezaguna egiten ari den teknika da, non espazio bati ahal den etekin handiena ateratzea den bere funtzioa.

Etxea behin hustuta, arotz eta margolarien txanda etorri zen. Etxea txikia eta nahiko iluna denez, kolore argiak erabiltzea erabaki zen pareta eta sapaietan, zabaldura eta argitasun sentsazioa aregotzeko. Lurrean, aspaldian zegoen moketa iluna kendu eta laminatu argi bat aukeratu zen.

Behin hauek bukatu zutela, altzarien aukeraketa eta hauek espazioan nola egokitu pentsatu behar zen. Egia esan, bezeroak oso gustu ona du eta ideia politak zituen aldez aurretik. Gauzak horrela, nahiko erreza izan zen aukeratze eta antolaketa prozesua.

Altzarien aukeraketari dagokionez, alokairuko etxea izango dela kontutan izanik, “low-cost” dendetara jo nuen beharrezkoak zirenak erosteko orduan. Halere esan, lehendik etxean zeuden altzari eta osagarriak aprobetxatzen saiatu naizela ahal zen neurrian.

Emaitza

Hasieratik lortu nahi zena lortu da, hau da, ahal zen bizkorren etxea alokatzea. Proiektua Apirilaren 9an bukatu zen eta Apirilaren 10ean sartu ziren etxetiar berriak bizitzera. Beraz, guztiak pozik.

 

Proiektuaren argazkiak hementxe dituzue.

Ondo izan,

Maitane

PERTXA: Armairuko osagarri nagusia

Azkeneko asteetan armairu baten diseinuaz aritu gera, ideia nagusi batetik lehenengo eta gauza zehatzagoetara ondoren. Behin armairuaren barne-diseinua burutu dugula, gure arropak armairu barruan sartzeko txanda iritsi da eta horretarako, PERTXA, KAXA, TIRADERA BANATZAILE, etab-etaz hitzegin behar dugu. Gaurkoan pertxen txanda da, edozein armairuko osagarri nagusia baita. Hainbeste pertxa mota izanik, agian gaurkoan, ezagutzen ez zenuen pertxa berriren bat ezagutuko duzu…

Pertxak aukeratzerakoan bereziki bi gauza eduki behar dira kontutan: pertxak zure estilo eta inguruarekin bat egiten dutela batetik, hau da, egurrezko armairu batean normalki egurrezko pertxa naturalak erabiliko genituzke adibidez, edota plastiko edo metalezko pertxak, estilo berritzaileago batean. Baina bakoitzak ikusi behar duen aukeraketa da, estiloa gustoaren araberakoa baita. Eta bigarren aholku eta garrantzitsuena: PERTXA GUZTIAK BERDINAK IZAN BEHAR DUTELA. Pertxa guztiak berdintzeak, nahiz eta gauza txiia izan, antolaketa eta orden handia ekarriko dio edozein armairuri (argazkia PINTEREST)

 

perchas-iguales-armonia

 

Kontutan hartu beharreko beste gauza, pertxak barran nola jarri da, eta ez nago gantxoen norabideaz hitzegiten soilik (guztiak barruruntz, pertxak errezago atera eta sartzeaz gain, bistara eragin handia egingo duen beste detailetxoa bait da). Egurrezko pertxak aurrekaldea eta atzekaldea dute, eta batzuetan bistara nabarmena bada ere, beste batzuetan ez zaizue hain erraza izango. Orduan, ikutu pertxaren goikaldea, ukimenak lagunduko bait dizue xehetasun hau nabarmentzen. Pertxak modu egokian erabiltzean, arropa modu egokian eskegiz, arropak tentsio gutxiago jasango du. Jakin, arropa jasotzeko osagarri gehienak tentsio hau ekiditeko diseinatuak daudela.

 

percha-madera-sencilla-oren-en-casapercha-madera-hombro-ancho-orden-en-casapercha-alambre-muescas-orden-en-casa

percha-pvc-orden-en-casa

 

(Pertxa hauek ORDEN EN CASA Y MUCHO MÁS)

 

 

Tentsioaren kontzeptu hau hobe uler dezazuen, hona hemen adibide bat. Pentsa dezagun, pisu asko duten berokiak jaso behar ditugula (beroki, txaketa, amerikana…) eta horretarako pertxa egoki bila gabiltzala. Hartu dezagun 1.go egurrezko pertxa sinplea.  Bertan pisu handia duen berokia jarriz gero, zer gertatuko litzateke? Pertxaren sorbaldak oso estuak dira eta pisu guztia berokiaren puntu batek jasongo luke,  lehenago hitzegin dizuetan tentsio guztia jasango lukeelarik. Arazoren bat sortuko luke honek? Hasiera batean ez, gehienez arazo estetiko bat, jaztean sorbaldak borobilduak geratu beharrean, “puntan” geratuko bailirake eta ez da batere polita geratzen. Baina ikusten ez denaren garrantziaz jabetzea nahiko nuke, tentsio horrek eragiten dituen ondorioetaz, arroparen zonalde horretan tentsioa areagotzen den heinean, arropa bertatik hausteko aukera handiagoa baitago.

Normalean jantzi zahar edo balio handia duten jantzietan erabili ohi den kontzeptua bada ere hau, guzti hau gure jantzietan gerta daitekeela kontziente izan gaitezen nahiko nuke (argazkia AMAZON)

 

percha-hombro-ancho-americana

 

Dagoeneko gehienok jakingo duzue 2. pertxa dela beroki pisutsu, amerikana eta era horretako berokiak jasotzeko pertxarik egokiena, dauzkan sorbalda zabalak pisua modu egoki batean banatzen lagunduko baitigu eta sorbalden forma borobila,  jazteko orduan ere nabarituko dugu, jakak egoki geratuko bait zaizkigu. Eta zer gertatuko litzateke beroki hauek metalezko (3) edo plaztikozko (4) pertxetan jarriko bagenitu? Tentsioa handiagoa izateaz gain, jantzia itxuragabetu egingo litzatekela eta pertxa pisuarengatik hautsi.

Noiz erabili ondorioz, metal eta plastikozko pertxak? Jakin ezazue lehenik eta behin, datu tekniko edo deituko niokeena, metro batean egurrezko 30 pertxa sartzen direla eta metal edo plastikozko kopurua bikoiztu egingo litzatekeela. Arropa kopuru asko baduzue, pertxa xinpleagoak erabiltzea komenigarria litzake (egurrezko pertxak beti izango dute sendotasun handiagoa), orduan eta arropa kopuru handiagoa edukiko bait duzue zintzilik (pertxen artean tartetxo bat utzi behar dela gogorarazten dizuet, arropak arnas hartu eta zimurtu ez dadin). Beste detailea pertxen KOSKAK dira eta hauek tira findun jantziak egokitzeko erabiliko genituzke (normalki metal edo plastikozkoak, pisu gutxiago jasan bait dezakete). Argazkiko metalezko pertxetan dira nabarmen aipaturiko koska hauek.

Helduentzako pertxez gain, umeentzako arroparentzako pertxa bereziak aurki ditzakegu merkatuan. Hauek zabalera txikiago izanik, umeen arropa txikiagora errez eta ondo egokitzen dira. Helduen pertxak erabil ditzakegu baina sorbaldak mahuka edo besoaren erdikaldean geratuko lirake marka utziz (Argazkia IKEA)

Askotan galdetu ohi didate.. JERTSEAK pertxetan jar daitezke? Ba jertseak ez lirake sekula pertxetan jarri beharko, bereziki pisu handia dutenak. Aukeran hobe tolestuak apal edo tiraderan.

Eta hurrengo galdera.. Eta jertse luzeak ere jasoak? Hauen inguruan zerbait badakit, oso maite ditut eta jertse luzeak eta maiztasunez erabili ohi ditut. Pisu gutxikoak pertxetan jartzen baditut ere (lana edota algodoizko jertse luze finak), beste guztiak tolestu egiten ditut hautsi ez daitezen.

Eta ondoren beti galdera berdina.. Nola tolestu jertse horiek? Itxuraz bat baino gehiago borrokan aritzen omen da. Facebook eta Instagram-en duzue adibide bat (2018ko urtarrilaren 18an), non bainu-bata bat nola tolestu erakusten nuen. Kasu honetan berdina litzake, baina azkeneko pausua, gerrikoarena, alde batetara utzita.

Pertxa guzti hauetaz gain, konjunto osoak jasotzeko pertxa bereziak daude, non jaka eta galtza edota jaka eta gona batera jaso daitezkeen. Edota kamisa asko batera jasotzen lagunduko zaituzten pertxak, beheko argazkikoa adibidez (argazkia ORDEN EN CASA Y MUCHO MÁS)

perchas-5-camisas

Eta gauzak zuen modura jartzea gustoko baduzue, sarean milaka ideia dituzue pertxak zuen gustura egokitzeko, washi-tape, koloretako zinta, etab erabiliz (argazkia PINTEREST)

 

perchas-personalizadas

 

Espero dut gaurkoaren ondoren, zein pertxa mota erabili errazagoa izango zaizuela. Eta oraindik orain, dudarik edukiko bazenute, lasai jarri nirekin kontaktuan eta galdetu.

Plazer bat,

Maitane

ARMAIRUAREN barne-diseinua

Aurreko blog-eko sarreran, ondo antolatua dagoen armairu batek eskeintzen dizkigun onuretaz hitzegiten nizuen. Eta dagoeneko, bertan galdetzen nizkizuen galderen erantzunak dituzuenez eta ze motako armairu eta ateak jarriko dituzuen (agian aterik ez duzue nahi..) erabaki duzuenez, gaurkoan zuen BEHARREI buruz arituko natzaizue: ze motatako moduloak aukeratu, tiraderak edo apalak nahiago dituzuen, barra ala galtzak gordetzeko osagarri berezia.. Ez da gauza zaila, baina buruari astindu txiki bat eman behar zaio. Orain, pentsaketa lanetan igarotako denborak pena merezi izango dizuela eta prozesu honen amaieran armairu antolatu eta ordenatu bat izango duzuela segurtatzen dizuet.

Lehenik eta behin, BAZTERKETA lanarekin hasiko gara, hau da, zer arropa daukagun baloratu eta armairu berrian gurekin mantendu nahi ez duguna baztertzen (hau baino momentu hobeagorik ez baita..) eta bien bitartean, birziklatu, oparitu edo saldu behar dugun pentsatzen. Honen ondoren, guztia berriz ere armairu barrura gordetzea animatzen zaituztet, baina oraingoan, FAMILIA edo KATEGORIAK errespetatuz (hortxe dihoa nola egin argitzen dizuen lotura)

“Berriz ere armairura gauza guztiak?! Zertarako atera ditugu guztiak orduan?!” galdetuko du batek baino gehiagok eta arrazoi osoarekin gainera. ESPAZIO BEHARRAK zeintzu diren jakiteko dagoen modurik xinple eta praktikoena delako da erantzuna (sentitzen dut)

  • Familia edo kategoria bakoitzak behar duen zabalera zehatza
  • Arropa mota ezberdinak beharrezkoa duten luzeera
  • Zenbat galtza dauzkazun, eta hauetariko zenbat joango diren zintzilikatuta eta zenbat tolesturik (gehienetan arropa dotorea zintzilik jarri ohi dugu eta hain dotorea ez dena tolesturik, baina hau ere pertsonaren araberako erabakia izan ohi da)
  • Soineko, jertse eta jaka luzeek beharrezko espazio duten, behekaldeko apal edo azpikaldearen kontra jo ez dezaten
  • Ze arropa joan diren tiraderatan eta zeintzu apaletan
  • Eta pertsona bakoitzaren arabera aldatu daitezkeen beharren araberako hainbat galdera gehiago

Guztiz ondo egin nahi dugunez, familia edo kategoriaka egiteaz gain, honako hauek jarraitzea aholkatzen dizuet:

  • Goiko zati edo jantziak goikaldean jarriko ditugu eta behekaldeko jantziak, armairuan beheko aldean. Jazten garen moduan egokituko ditugu arropak armairuan.
  • Jantzirik luzeenak ezkerraldean jarriko ditugu eta familiaka egokitzeaz ahaztu gabe, luzeenetik laburrenera jartzen joango gera, goranzko lerroa sortuko dugularik (ezkerretik eskuinera)
  • Tiradera eta apaletan honakoak joango dira: jertse, kamixeta eta kirol-jertseak. Nik nahiago dut hauek apaletan jarri eta etxeko arropa, pijama eta bestelakoak tiraderatan sartzea, baina bakoitzaren nahien araberako erabakia da beste behin. Tiraderatan sartzea aukeratuz gero, gogora ezazue tolestura bertikala dela aukerarik hoberena daukazuen guztia begi-bistan gera dadin (jertseak aukeran beti tolesturik, zintzilikatuz gero forma galtzeko aukera handia baitago) Behekaldeko argazkian tolesdura bertikalaren adibidea.

doblado-vertical-cajonera

(Bezero baten armairuaren argazkia da. Jertseak tiraderan tolesdura bertikalean eta horizontalki, denak bista eta eskura egon daitezen. Barraren aldaketa beharra begi-bistan dago, pisuarekin emanda baitago)

 

Ederki, arropa guztia armairu barrura bueltan gorde dugunez, dagoeneko nola antolatu jakin dezakegu (hau pertsona bakoitzak irudikatzeko duen ahalmenera lotua dagoela onartu beharra dut..) Behatu eta aztertu ezazu berriz ere zure armairua aurretik eman dizuedan espazio beharren zerrenda erabiliz eta buruan duzun hori marraztea gomendatzen dizuet (ez du izugarrizko marrazkia izan behar, baina bai gutxienez buruan duzun hori islatzen duena)

armario-interior-pinterest

(Honako hau Pinterest-eko imagina da. Bertan, bikote baten beharrei erantzuten dien antolaketa duen armairua dugu marraztua. Modulo nagusiek simetria mantentzen badute ere, ezberdintasun bat dago bi aldeen artean: eskuineko aldeak jaka eta soineko luzeak gordetzen dituenez, tiradera bat gutxiago jarri behar izan dute. Goiko espazioetan: bidaiarako maletak eta gauza ezberdinak gordetzen dituzten kaxak, bakoitzak bere etiketa duelarik)

medidas-ropa-orientativas-blog-bricca

(Bricca blog-eko marrazki hau ere gehitzen dizuet. Jantzi ezberdinen luzeera eta zabalerak erakusten dizkizue eta oso erabilagarria izan daitekeela iruditzen zait)

 

Eta bukatzeko, prozesu  hau ez jarraitzeak sor ditzaken ondorioak agertzen dizkiguten pare bat argazki uzten dizkizuet. Bezero batzuen armairua da, neurrira egindako armairu zoragarria. Kanpotik ezin hobe badago ere, barrukaldeko antolaketak ez zuen hainbeste garrantzi izan eta horrek zenbait arazo suposatu dizkie.

interiorismo-armario-txukuntzen-largura-insuficiente

Goiko argazkian argi ikus daiteke, emakumezkoaren tamainara egokitutako armairua dela. Gizonekoaren alkandorak azpiko apala jotzen duten bitartean, honek dakartzan zimurrak ahaztu gabe, emakumearenak tamainan daude. Detailetxo hau kontutan izan balute, orain ez lukete arazorik izango.

pantalonero-vertical-txukuntzen

Bigarren argazki honetan, galtzak zintzilikatzeko aukeratutako osagarria ez dela batere praktikoa erakusten digu. Bezeroaren hitzetan, “Beti aurrekaldean geratzen direnak janzten ditut” eta ez naiz harritzen, atzekoetara iristea ez baita erraza eta bertatik ateratzea, oraindik eta zailagoa. Galtzentzako bereziki diseinatutako osagarria lortzen saiatuko naiz (neurrira egindako armairuek arazo hori dute) eta praktikoa den bat aurkitu ezean, betiko barra sendoa jarriko dut, galtza bakoitza pertxa batean joango delarik.

 

Gaurkoan emandako aholkuak erabilgarri izango zaizkizuela espero dut. Hala ere jakin, laguntza behar izanez gero, zuei laguntzeko prest izango nauzuela beti.

Betiko moduan, plazer bat zuentzat idaztea

Maitane

ARMAIRUA ez da edukiontzi bat soilik

Armairu ondo antolatu batek suposatzen duen ONURA denentzat da ezaguna: guztia begi bistan, eskura, arropa txukun-txukun gordeta, osagarriak ere eskura.. Gure armairuak horrela eduki ditzakegula sinisten dudalako (horrela nahi izanez gero behintzat), nahiz eta zenbaitzuk ezinezkoa dela pentsatu eta beste askorentzat utopia edo amets izan, gaurtik hasita eta hurrengo blog-eko sarreretan armairu bat nola diseinatu behar den hitzegingo dizuet: ARMAIRUAREN BARNE-DISEINU bezela ezagutzen dena. Eta armairu edo jantzigela berri bat edukiko ez baduzue ere, emango dizkizuedan aholkutxoak zuen armairuak bir-antolatzeko onuragarriak izango zaizkizuelakoan nago.

Gure armairuak edukiontziak soilik ez direla ulertu behar dugu eta gure etxeko zati garrantzitsu direla onartu behar. Eta jabearen islada izan beharko luketela, bai kanpotik eta baita barrutik ere. Hau da, heldua den eta estilo klasikoa duen pertsona batek, ez du edukiko seguruenik nerabe batek edukiko lukeen armairua, ez kanpokaldetik ezta barnekaldetik ere, jantzitako arropa eta osagarriak ezberdinak izango baitira eta logelaren estiloa guztiz ezberdina gehienetan. Guraso askok ordea,  armairu atenporalak aukeratzen dituzte beraien semeentzat, hauek estilo iraunkorra baitute eta horrek denboran ondo iraungo dutela segurtatzen die. Baina horrek ez du esan nahi, barrukaldeko estruktura ezin denik aldatu beharrak aldatzen diren neurrian.

 

armarios-interiorismo-blog-due-home

 

Pertsona askoren ametsa da armairu haundi edo jantzigela bat izatea, bereziki emakumezkoena, eta ez da bete ahal den ametsa kasu guztietan.  Gehienetan ez gara ohartzen (ez dugu ikusten edo ez dugu ikusi nahi) armairu txikiagoek duten potentzialaz  beraien barrua ondo planifikatuz gero. Hau da, daukan espazio guztia ondo aprobetxatuko duen planifikazioa. Portadako argazkia, ELLE aldizkarikoa da eta espazio konplexuenei ere probetxu atera daitekeela erakusten digu planifikazio eta armairu aukeraketa egoki baten bitartez, espazio horrek duen azken txokoa ere erabilgarri bihurtuz. Edo goikaldean dugun argazkia (DUE-HOME blog-ekoa),  azken muturreraino erabilitako espazioa,  bilketa-sistema sinple eta praktikoa erabiliz, estetikaz ahaztu gabe.

Beraz, orain armairuaren PLANGINTZArekin hasiko gara eta horretarako, armairu horrek asetuko dituen BEHARRAK zeintzu diren jakin behar dugu lehenik. Agian pertsona bakarraren edo biren arropa eta osagarriak jasoko ditu, edota baita denboraldiz kanpoko jantziak ere. Agian, etxeko maindireak ere bertan jaso beharko ditu.

Modu berean, armairua jarriko dugun gelaren neurriak zeintzu diren jakin behar dugu eta ze estilotako logela izango den, guzti honek lagunduko baitigu bilketa elementu hoien (armairu, komoda..) aukeraketa ona egiten. Barne-diseinatzaile askok diote, gehienek gaizki aukeratzen ditugula: haundiegiak aukeran, dugun espazioarekin bat egiteko arazoak izaten ditugularik.

Eta ulertzeko irudikatzea baino gauza hobeagorik ez dagoela pentsatzen dudanez, benetazko kasu bat aurkeztuko dizuet: nirea. Agian oso puntakoa irudituko zaizue, baina etxearen tamaina txikia kontutan edukiz, antolaketa sistema oso erabilgarria dela esango dizuet.

Gure etxeak 58 m2 ditu eta bertan, bi heldu, bi ume eta gure txakurra bizi gara. Bi txikiak literadun gela partekatzen dute eta bertan beraien arropa sartuko zen armairua txiki bat jartzea erabaki nuen, jolasteko leku haundia eduki zezaten. Txakurrak nahi duen lekuan lo egiten du, bere ohea alde batetik bestera eramaten baitu… Guk logela haundiago daukagunez, armairu haundi bat aukeratzeaz gain komoda bikoitza sartu genuen ohearen oinetara. Azken hau ez da oso altua eta bertan gauzak jasotzeaz gain, goikaldean biok gustoko ditugun gauzak ditugu dekorazio moduan. Beraz, komoda bikoitzean barruko erropa guztia, jantzi-osagarriak, oroigarriak eta beste zenbait gauza dauzkagu eta espazioari probetxu ateratzeko, bertikalki tolesten ditut gauzak (begi-bistara egon daitezen) eta kaxetan sailkatuta.

 

comoda-doble-malm-ikea

(Ikea-ren argazkia, komoda bikoitza. Kontutan eduki beharrekoa: liburuak ez itzazue bata bestearen gainean pilatu, ez da batere praktikoa. Pilaketa bakarrik kasu bakarrean erabiliko nuke, beraiekin ohe-mahaitxo bat egin nahiko banu aldez aurretik irakurritako liburuekin..)

 

doblado-vertical-cajones-El-Mueble

(Kajoi bateko barruko erropa bertikalki tolesturik erakusten digun argazkia, bereizgailuak erabiliz ordenak denboran iraun dezan   – ElMueble Aldizkaria)

 

Armairuak 2 metro zabal dauzka eta bi atal dauzka (armairua osatzen duten bloke edo estrukturei deitzen zaie) eta etxean behar dugun guztia sartzen da bertan.

  • 1 ATALA  (1 metro) goiko zatiak (txaketa, beroki, soineko eta janzteko zenbait galtza) zintzilikatzen diren barra altuarekin. Goi eta behekaldeko zatiak kaxekin banatutako bilgune moduan.
  • 2 ATALA (1 metro) Planifikazioa osoa laukietan dago egina: 50 cm gure arroparentzat  (garaiko arropa eta denboraldiz kanpokoa) eta 50 cm orokorrerako (maindireak, eskuoihalak, denboraldiz kanpoko umeen arropa, etc.) Gehien erabiltzen dena eskura eta ez hain erabilia begi-bistatik urruntzen.

 

armario-interior-Maitane-TxukuntZen

 

Kontutan hartu beharrezko beste elementua ATEEN HAUTAKETA da. Ate irristailuak izaten dira espazio txikietarako egin daitekeen aukera egokiena, beste ateek espazio handia behar baitute (armairu eta ohe artean espazio minimo bat uzteaz gogoratu) Zenbaitzuk aukera hau estetika kontu batengatik egiten dute, ate hauek espazioaren zabaltasuna emango baitigute.

Modu berean, OHEAREN HAUTAKETA egokia oso garrantzitsua da. Guk biltokidun ohe bat aukeratu genuen, bertan neguko beroki potoloak, edredoi, tapakiak eta almohadaren bat (norbait etxera lotara badator) gordetzen ditugu. Era honetako oheak oso praktikoak dira tamaina haundiko gauzak biltzeko, baina gustoko ez badituzu beste aukera batzu ere aurki ditzakezu, alboetan kaxoiak dituzten oheak adibidez.

Ez da gauza konplikatua hitzegiten ari natzaizuen hau, baina gure etxearen beharrei buruzko hausnarketa bat eskatzen du. Hurrengo sarreretan, zuen armairu berrien plangintzan lagunduko zaituzten gai zehatzagoetaz jardungo dugu eta denbora gutxira, armairu berria nola egituratu ondo asko jakingo duzue.

Eta gogoratu ezazue, gure etxearengatik egiten dugun guztia, honek bueltan emango digula. Badakizue eta..

Non Zure Etxean Baino Hobe?

Maitane