[vc_row 0=””][vc_column][vc_column_text 0=””]Zenbaitzutan zenbait hitz eta esaldi guztiak ulertzen ditugula uste dugu. Nik uste guztiei gertatzen zaigula eta Antolatzaile Profesional edo Espazio-antolatzaileak ez gara libratzen. Maiztasunez hitzegiten dugu NORBERAREN GAUZAK KATEGORIA EDO FAMILIATAN BANATZEA baino gauza hoberik ez dagoela, baina guztiek ulertzen al dute zertaz dihoan hau? Denetarik dago, baina bat baino gehiagok jarritako harridura aurpegia ikusita, nere ustetan ANTOLAKETAREN ARDATZ GARRANTZITSUENETAKO BAT den hau argitzea egokia dela deritzot.
Kategoria edo familiatan banatzea, gauzak KOHERENTZIAZ EGINDAKO TALDEETAN BANATZEA da. Zenbait kategoria oso OBJETIBOAK dira, guztiak berdin ulertu ditzakegun taldeak (aurreko post batean idatzi bezala, kategoria edo familia bakoitzari leku jakin bat egoki behar zaio etxe, bulego edota trastelekuaren barruan). Marie Kondo haundiaren KONMARI metodoa erabiliko dut beste behin, ulerterreza eta oso objetiboa dela iruditzen baitzait:
- ARROPA: daukagun arropa guztia. Ikusiko dugu ondoren nola banatu garaikoa eta garaiz kanpokoa, etab.
- LIBURUAK: dauzkagun guztiak berriz ere. Irakurritakoa, ez irakurritakoak..
- PAPERAK: ikasten zenuen garaiko apunteak, aldizkariak, mapak, fakturak..
- DENETARIK: kategoria kuriosoa hau, gauza asko sartzen baitira bertan. CD-ak, botikak, pasaporteak, txanponak, kableak, garbiketarako produktuak.. Beste taldeetan sartzen ez dena litzake eta horrexegatik, nire ustetan antolatzeko kategoriarik gogorrenetako bat.
- BALIO SENTIMENTALA DUTEN OBJETUAK: zerbait suposatzen diguten gauzak dira hauek. Bukaerarako utzi beharreko kategoria da hau, gure erabaki gaitasuna oso landua daukagunerako.
(Argazki honetan, arropa kategoriaren AZPIKATEGORIA diren oinetakoak ditugu. Guztia pilatuta dagoenez bertan, konklusio bakarra atera dezakegu: bertan dago nonbait ezkutatua edo ez dago. Benetan erreza, baina bilatzen ari garena aurkitzeko modu egokiena da hau? nor egon daiteke gustura armairua ireki eta hau ikusita? Eta nire ustetan galderarik garrantzitsuena, zure gauzak, kasu honetan oinetakoak, gordetzeko eta luzeran ondo mantentzeko modurik egokiena iruditzen zaizu?)
Goiko banaketa ikusi ondoren, usten dut errez uler daitekeela ARROPArekin zergaitik hasi beharko litzakeen: guztietan kategoria errezena da, nahiz eta segituan azpikategoria batzuekin topatu. Bai, AZPIKATEGORIAK (zoratu gabe mesedez), arroparen edo edozein kategoriatan kategoria ezberdinak eduki ditzakegu pertsona bakoitzaren arabera. Ejenplu bat hobe uler dezazuen.
Kasu honetan bulego batean lan egiten duen emakumea dugu. Astelehenetik ostiralera trajez joan behar du jantzia, baina asteburuetan modu arinagoan jaztea gustoko du eta korrika eta bizikleta egiten ditu aste osoan zehar. Pertsona honen beharren arabera, AZPIKATEGORIA garrantzitsuenak honako hauek lirake:
- Lanerako arropa astelehenetik ostiralera: lanerako traje osoak galtza edo gonarekin, alkandorak, beroki dotoreak..
- Asteburuetarako arropa: bakeroak, kamixetak, jertse erosoak, soinekoak..
- Korrika egiteko arropa: galtza motz eta luzeak, kamixeta teknikoa, galtzerdi aproposak…
- Bizikletarako arropa: kulote motz eta luzeak, maillota, euritakoa..
Zure kasuan, aste osoan zehar arropa antzekoa jazten baduzu, azpikategoria erabiliena eta logikoena: jertseak, kamixetak, alkandorak, soinekoak, galtzak, barruko arropa, etab. izango dira.
Ez da zaila, zure gauzak ZURE ERREALITATEAren arabera antolatzea da gakoa. Antolatzaile bezela, nere beharren edo nahien arabera antolatu ditzaket zure gauzak, baina zure errealitatearekin bat ez badator, lehenago edo beranduago zuri egokien edo errezen deritzozun lekuan utziko dituzu. Garrantzitsuena, kategoria eta azpikategoria aukeraketa konkretua egitea da, SINPLETASUNA izango delarik premisa garrantzitsuenetako bat.
Maitane[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]