Apur bat hobeto ezagutu nazazu

Niri buruz

Maitane naiz, Espazio Antolatzaile Profesionala. Antolatzea oso gustoko dut eta guztia txukun-txukun egotea, erraza eta oso atsegina egiten baitzait. Baina perfekzioa ez da nire helburua, gaur egun ez behintzat, etxe lasai eta goxo bat edukitzeagatik egiten dut. Nere gordeleku txikia, ezinean nagoenean beti zaintzeko prest dagoena eta egunero jarduerak galdu arazten didan oreka berreskuratzen laguntzen didana. Geldi egotea kosta egiten baitzait..

Egunerokoan bizitzak eskeintzen dizkigun gauza txikiak beste ezer baino gehiago preziatu arren, beti leku eta esperientzia berrien bila nabil. Natura, aske sentitzea, hizketaldi sakonak eta mendi inguruan egiten diren kirolak maite ditut. Antolatua izateak benetan nahi dudana egiten laguntzen dit. Agian horregatik entzungo nauzue “carpe diem” esanez.. Nire bizitza ez da beti ordenatua eta antolatua, batzuetan dena nahasten baita (antolatzailearen etxean ere beste etxeetan gertatu ohi den moduan, gauzak ez dira beti nahi bezala ematen) eta orduan ere, arnasa hartu eta aurrera. Bueltan antolatzera!

Turismoko Diplomatura eta Aisialdiko Kudeaketan Masterra ikasi nituen. Nere lagun eta familiartekoen esanetan, ondo pasatzen aditua bilakatzen naute eta adarjotzeak alde batera utzita, nire denbora zertan erabiltzen dudan asko pentsatzen duen pertsona naiz. Urte asko daramatzat merkataritzan lanean, antolaketa nahitaezkoa zen enpresa handi batean horietariko asko, eta bertan nere pasio handienetako batetaz gozatzeko aukera izan dut: bezeroa. Jendea laguntzea oso gustuko dut, antolaketa ere oso gustuko dudala gehitzen badiogu eta bizitza “a tope” bizi behar dela sekula ahaztu gabe… ba guzti horretatik sortu da TXUKUNTZEN. Jendea bere etxearekin eta bere inguruarekin pozikago bizi dadin nahi duen enpresa. Beraien denbora libreak duen benetako balorea erakusteko gogoz datorrena eta beraien bizitzarekin eta bereziki beraien etxearekin gustorago senti daitezen gogo biziz.

“ORDENA da etxe baten apaingarririk ederrena”

Pitagoras