PERTXA: Armairuko osagarri nagusia

ropa-colgada-perchas-cultura-colectiva

[vc_row 0=””][vc_column 0=””][vc_column_text 0=””]Azkeneko asteetan armairu baten diseinuaz aritu gera, ideia nagusi batetik lehenengo eta gauza zehatzagoetara ondoren. Behin armairuaren barne-diseinua burutu dugula, gure arropak armairu barruan sartzeko txanda iritsi da eta horretarako, PERTXA, KAXA, TIRADERA BANATZAILE, etab-etaz hitzegin behar dugu. Gaurkoan pertxen txanda da, edozein armairuko osagarri nagusia baita. Hainbeste pertxa mota izanik, agian gaurkoan, ezagutzen ez zenuen pertxa berriren bat ezagutuko duzu…

Pertxak aukeratzerakoan bereziki bi gauza eduki behar dira kontutan: pertxak zure estilo eta inguruarekin bat egiten dutela batetik, hau da, egurrezko armairu batean normalki egurrezko pertxa naturalak erabiliko genituzke adibidez, edota plastiko edo metalezko pertxak, estilo berritzaileago batean. Baina bakoitzak ikusi behar duen aukeraketa da, estiloa gustoaren araberakoa baita. Eta bigarren aholku eta garrantzitsuena: PERTXA GUZTIAK BERDINAK IZAN BEHAR DUTELA. Pertxa guztiak berdintzeak, nahiz eta gauza txiia izan, antolaketa eta orden handia ekarriko dio edozein armairuri (argazkia PINTEREST)

 

perchas-iguales-armonia

 

Kontutan hartu beharreko beste gauza, pertxak barran nola jarri da, eta ez nago gantxoen norabideaz hitzegiten soilik (guztiak barruruntz, pertxak errezago atera eta sartzeaz gain, bistara eragin handia egingo duen beste detailetxoa bait da). Egurrezko pertxak aurrekaldea eta atzekaldea dute, eta batzuetan bistara nabarmena bada ere, beste batzuetan ez zaizue hain erraza izango. Orduan, ikutu pertxaren goikaldea, ukimenak lagunduko bait dizue xehetasun hau nabarmentzen. Pertxak modu egokian erabiltzean, arropa modu egokian eskegiz, arropak tentsio gutxiago jasango du. Jakin, arropa jasotzeko osagarri gehienak tentsio hau ekiditeko diseinatuak daudela.

 

percha-madera-sencilla-oren-en-casapercha-madera-hombro-ancho-orden-en-casapercha-alambre-muescas-orden-en-casa

percha-pvc-orden-en-casa

 

(Pertxa hauek ORDEN EN CASA Y MUCHO MÁS)

 

 

Tentsioaren kontzeptu hau hobe uler dezazuen, hona hemen adibide bat. Pentsa dezagun, pisu asko duten berokiak jaso behar ditugula (beroki, txaketa, amerikana…) eta horretarako pertxa egoki bila gabiltzala. Hartu dezagun 1.go egurrezko pertxa sinplea.  Bertan pisu handia duen berokia jarriz gero, zer gertatuko litzateke? Pertxaren sorbaldak oso estuak dira eta pisu guztia berokiaren puntu batek jasongo luke,  lehenago hitzegin dizuetan tentsio guztia jasango lukeelarik. Arazoren bat sortuko luke honek? Hasiera batean ez, gehienez arazo estetiko bat, jaztean sorbaldak borobilduak geratu beharrean, “puntan” geratuko bailirake eta ez da batere polita geratzen. Baina ikusten ez denaren garrantziaz jabetzea nahiko nuke, tentsio horrek eragiten dituen ondorioetaz, arroparen zonalde horretan tentsioa areagotzen den heinean, arropa bertatik hausteko aukera handiagoa baitago.

Normalean jantzi zahar edo balio handia duten jantzietan erabili ohi den kontzeptua bada ere hau, guzti hau gure jantzietan gerta daitekeela kontziente izan gaitezen nahiko nuke (argazkia AMAZON)

 

percha-hombro-ancho-americana

 

Dagoeneko gehienok jakingo duzue 2. pertxa dela beroki pisutsu, amerikana eta era horretako berokiak jasotzeko pertxarik egokiena, dauzkan sorbalda zabalak pisua modu egoki batean banatzen lagunduko baitigu eta sorbalden forma borobila,  jazteko orduan ere nabarituko dugu, jakak egoki geratuko bait zaizkigu. Eta zer gertatuko litzateke beroki hauek metalezko (3) edo plaztikozko (4) pertxetan jarriko bagenitu? Tentsioa handiagoa izateaz gain, jantzia itxuragabetu egingo litzatekela eta pertxa pisuarengatik hautsi.

Noiz erabili ondorioz, metal eta plastikozko pertxak? Jakin ezazue lehenik eta behin, datu tekniko edo deituko niokeena, metro batean egurrezko 30 pertxa sartzen direla eta metal edo plastikozko kopurua bikoiztu egingo litzatekeela. Arropa kopuru asko baduzue, pertxa xinpleagoak erabiltzea komenigarria litzake (egurrezko pertxak beti izango dute sendotasun handiagoa), orduan eta arropa kopuru handiagoa edukiko bait duzue zintzilik (pertxen artean tartetxo bat utzi behar dela gogorarazten dizuet, arropak arnas hartu eta zimurtu ez dadin). Beste detailea pertxen KOSKAK dira eta hauek tira findun jantziak egokitzeko erabiliko genituzke (normalki metal edo plastikozkoak, pisu gutxiago jasan bait dezakete). Argazkiko metalezko pertxetan dira nabarmen aipaturiko koska hauek.

Helduentzako pertxez gain, umeentzako arroparentzako pertxa bereziak aurki ditzakegu merkatuan. Hauek zabalera txikiago izanik, umeen arropa txikiagora errez eta ondo egokitzen dira. Helduen pertxak erabil ditzakegu baina sorbaldak mahuka edo besoaren erdikaldean geratuko lirake marka utziz (Argazkia IKEA)

Askotan galdetu ohi didate.. JERTSEAK pertxetan jar daitezke? Ba jertseak ez lirake sekula pertxetan jarri beharko, bereziki pisu handia dutenak. Aukeran hobe tolestuak apal edo tiraderan.

Eta hurrengo galdera.. Eta jertse luzeak ere jasoak? Hauen inguruan zerbait badakit, oso maite ditut eta jertse luzeak eta maiztasunez erabili ohi ditut. Pisu gutxikoak pertxetan jartzen baditut ere (lana edota algodoizko jertse luze finak), beste guztiak tolestu egiten ditut hautsi ez daitezen.

Eta ondoren beti galdera berdina.. Nola tolestu jertse horiek? Itxuraz bat baino gehiago borrokan aritzen omen da. Facebook eta Instagram-en duzue adibide bat (2018ko urtarrilaren 18an), non bainu-bata bat nola tolestu erakusten nuen. Kasu honetan berdina litzake, baina azkeneko pausua, gerrikoarena, alde batetara utzita.

Pertxa guzti hauetaz gain, konjunto osoak jasotzeko pertxa bereziak daude, non jaka eta galtza edota jaka eta gona batera jaso daitezkeen. Edota kamisa asko batera jasotzen lagunduko zaituzten pertxak, beheko argazkikoa adibidez (argazkia ORDEN EN CASA Y MUCHO MÁS)

perchas-5-camisas

Eta gauzak zuen modura jartzea gustoko baduzue, sarean milaka ideia dituzue pertxak zuen gustura egokitzeko, washi-tape, koloretako zinta, etab erabiliz (argazkia PINTEREST)

 

perchas-personalizadas

 

Espero dut gaurkoaren ondoren, zein pertxa mota erabili errazagoa izango zaizuela. Eta oraindik orain, dudarik edukiko bazenute, lasai jarri nirekin kontaktuan eta galdetu.

Plazer bat,

Maitane[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]