PILAKETA eta MINIMALISMOAren artean badago aukera

TxukuntZen-organización-de-espacios-acumulación-minimalismo

[vc_row 0=””][vc_column][vc_column_text 0=””]”Nahi ez dudana bota araziko didazu?” izaten da Espazio-antolatzaile bezela gehien entzuten dudan galdera. Eta nire erantzuna oso argia: EZ. Ni ez naiz zure gauzen jabe, ezta zure etxearen jabe, ezta zure bizitzarena ere. ZU izango zera erabaki horren jabe eta ondorioz, zure erantzuna azken hitza. PILAKETA eta MINIMALISMOAren artean gris asko daudela pentsatzen dudanez, eta erabakiei dagokienez, batzuetan txuri eta beltzak aukeratu behar diren moduan, besteetan gure GRIS tonalitate perfektua bilatu behar dugu. Bakoitzak gurea.

Eta hemen daukazue aurreko astean airean utzi nuen GALDERAren ERANTZUNA. Hain erreza bada edozein espazio ANTOLATUA eta ORDENEAN (TXUKUNA) edukitzea, gauzak familiaka banatu ondoren, kategoria bakoitzari leku konkretu bat emanez eta gauza bakoitza bere lekura bueltatuz gero, zergaitik bukatzen dugu beti berdin? Gehienetan GAUZA GEHIEGI ditugulako eta ez dut jende asko ezagutzen afirmazio honi kontra egitea dionik.

Aukeran hobe bizipen gehiago BIZI eta gauza gutxiago EDUKI

Agian bat baino gehiagok ez du ondo ulertzen zertara datorren MINIMALISMOAren inguruko aipamena. Antolaketa eta ordenaren mundu honetara iritsi berri denak, seguruenik ez du MARIE KONDO eta bere KONMARI metodoa ezagutzen. Orden eta antolaketaren guru bezela ezagutzera eman den emakume japoniar honek, bere metodoa minimalismoan gauzatzen du eta benetan oso ondo dago, baina ezin gera ahaztu, gu ez garela japoniarrak eta gure gizartea desberdina dela. Honekin esan nahi dudana, KONMARI oinarritzat hartzea oso aukera ona dela baina puntaraino eraman gabe, hau da, bakoitzak bere GRISa aurkitzeko oinarri-puntutzat hartzea. Nahitaezkoa al da edozein espazio antolatua eta ordenean egoteko dauzkagun gauzei bueltatxo bat eman eta zeinekin geratuko garen pentsatzea? BAI, oso garrantzitsua. Orain, ez dugu guztia gure ondotik bota behar.

 

TxukuntZen-entre-acumulación-y-minimalismo

Egia esan oso erreza da baina ATXIKIMENDUAk ez digu lana batere errezten, eta honi erabakiak hartzeko dugun gaitasuna gehitzen badiogu, erreza zail bihurtzen zaigu. Ariketa polita da espazioa antolatzearena eta aukeraketa lan hau, gerora bizitzan etor daitezkeen erabaki gogorragoak hartzen lagunduko digun gaitasun hau lantzeko.

“Atxikimendu eza, ez da behar duzuna ez edukitzea, daukazun horrek bereganatu ez zaitzala baizik”

– Ali ibn Abi Talib-

Gure bizitzatik kanpo zer geratuko den pentsatu beharrean, GURE BIZITZAN ZER GERATZEA NAHI DUGUN pentsatzea da gakoa: gure etxeetan, gure komertzioan, gure bulegoan.. Egunerokoan nahitaezkoa dan hori, hain garrantzitsua ez bada ere ondo datorkiguna edo agian nahitaezkoa ez izanda ere, oso ondo senti arazten gaituen hori (edozein dela ere arrazoia). Zuk ondo dakizu zer behar duzun zure bizitzan, zure etxean.

Azken finean, NON ZURE ETXEAN BAINO HOBE? Erabakia ZUREA da eta ez beste inorena.

Maitane[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]