Espazio antolaketa

Egongelako armairua

Aspaldian ikutu ez zen egongelako armairu haundi batekin topatu nintzen. Bezeroari egundoko nagitasuna ematen zion hastea, gauza asko aurkituko zituela baitzekien. Guztia hustu eta behar ez zuena baztertu ondoren, interesa izan zezaketen gauza bat baino gehiago zegoela konturatu ginen eta ingurukoren batek gogoz erabil lezakeela. Whatsapp talde bat osatu genuen famili eta lagunen artean, eta enkante moduko bat egin genuen.

Kristalezko kopa, erretilu, etab-i argazkiak atera eta taldean aurkezten joan nintzen. Konturatu aurretik, bezeroak nahi ez zituen gauza askok jabe berria aurkitu zuten. Besteak, irabazi-asmorik gabeko elkarte ezagun bati ematea erabaki zuen. Argazki sorta haundiaren antolaketa, beste egun batetarako utzi genuen. Guztira 4 orduko lana izan zen.

  • COMPARTE: