Bulegoa

Helduen logela armairua

Txikiaren logela armairua

SUKALDEA

Espazio antolaketa

Etxea biziberritzen

Bezeroaren familiak deitu ninduen nire zerbitzua oparitu nahi zietela esanez. Oparia asko gustatu zitzaien, egun gutxitara bertan lanean bainegoen.

Etxea ikusi ondoren 4 bloke nagusi ikusi nituen: arropa armairuen berrantolaketa, sukaldea, bulego-liburutegia eta azkenik etxeko txikiak bere logelan zituen jolasen antolaketa.

Arropari dagokionean, urteak zaramatzaten arropa jasotzen baina ez ziren inoiz jartzen armairuak antolatzen. Beraz, bazterketa lana oso handia eta pisutsua izan zen. Baina behin hau bukatuta, nahiko erraza izan zen.

Bakoitzak nahiko argi zuen zer zuen gustoko eta zer ez antolaketari zegokionean, eta nik gomendatutakoak ederki onartu zituzten. Modu horretara, orokorrean ordena mantentzen lagunduko zieten antolaketa sistema sortu nien, baina bakoitzari gauzak bere modura egokituz. Gizonezkoak kamixeta ugari ditu eta tolestaketa bertikala erakutsi nionetik oso gustora omen dago. Eta emakumezkoak berriz, betiko tolestaketa horizontala nahiago du. Gainera, tolesteko arropa kopurua txikiagoa zen.

Horrez gain, arropa txikia eta osagarriak antolatzeko kaxak, denboraldiz kanpoko arroparentzako espazioa sortu, pertxa berdinen erabilera estetika zainduz, etab.

SUKALDEA segituan egin genuen, lanik handiena bazterketak hartu baitzuen. Horretaz gain, zentzuzko antolaketa, jakiak gordetzeko modu egokia bilatu eta pare bat gauza gehiago. Bixkor batean sukaldea antolatua.

BULEGO-LIBURUTEGIA berriz hasieratik izan zen erronka niretzako, beraietako bat idazlea baita eta lanerako liburu horiek erabiltzen baititu egunerokoan. Argi zegoen liburu kopurua handiegia zela.. Baina nola konpondu hura? Liburu guztiak atera genituen eta kategoriaka ordenatu, eta bien bitartean banaka banaka begiratu mantendu ala ez. Lan gogorra bezeroarentzat.

Behin hau adostua, nola eta non jarri zen kontua. Espazio hobe aprobetxatze aldera, bereziki goikaldeak, liburu-euskarriak jarri ziren eta baldaka kategoriaka antolatzeaz gain, zenbait espazio libre utzi ziren bestelako elementuak gehitzeko: argazki, dekorazio elementu, etab.

Eta azkenik JOLASAK. Plangintza egin nien idatziz eta aurrerago egitekotan geratu dira. Kontutan hartutakoak bi gauza izan ziren: jolasetarako espazio nahikoa eta jolasak ordenean erraz mantentzeko aukera izan zezala txikiak.

Ezin gustorago daude berrantolaketarekin, egunerokoan asko lagundu baitie. Orain dena errazagoa egiten zaiela diote eta etxearekiko zaintza ere sustatu diela aldaketa honek.

  • PARTEKATU: