Sukaldea

Sarrera

Egongela

BEHEKO KOMUNA

GOIKO KOMUNA

ARROPA ZURIAREN ARMAIRUA

BILTEGIA

UMEEN LOGELA

JOLAS GELA

HELDUEN LOGELA

Espazio antolaketa

Etxea biziberritzen

Bezero honek larrituta deitu ninduen eta buruan gauza bakarra zuelarik: beraien etxean, ordenaren inguruko ohiturak sustatu nahi zituen ahal zen bizkorren. Argi zuen etxean zituzten ordena eta garbiketaren inguruko ohiturak ez zirela egokienak, eta beraien semeek, hauek bereganatzen ari zirela. Bazekien ohitura txar horiek normaltzat hartzeak, luzera kaltegarria izango zela beraientzat eta nahita ez aldatu beharreko gauza zela.

Lehenengo egin genuena, kasu gehienetan gertatu ohi den modura, baztarketa izan zen, baina kasu honetan 3 egun gogor izan ziren. Behin etxe guztia begiratuta, nire txanda zetorren. Familia honek antolaketa sistema bat behar zuen, baina oso xinple eta erangikorra behar zuen izan, ohiturak sortzeko modu bakarra baita.

Armairu guztiak etiketatu dizkiet barrukaldetik, arroparenak bereziki, gauza bakoitza non dihoan jakin dezaten beti. Modu horretara, erabiltzen dena zein lekutan utzi behar den jakingo dute eta ez da aitzakiarik egongo. Oso xinplea. Arropa ezberdinak, toallak, izarak, etab tolesten erakutsi diet, eta dagoeneko ezagutzen dituzte antolaketa sistema baten oinarriak. Modu horretara, beraien errealitatea aldatzen dihoan heinean, nik sortutako sistema aldatzen joan daitezke.

Plazerra hasieratik aldaketarako hain gogotsu egon den familia bat laguntzea. Lehenengo momentutik nirekin eduki duten gardentasunak mordoa lagundu dit gerora antolaketa sistema eraginkor bat sortzeko. Eta oso pozik etxeko txikiekin, ordena apreziatzen dutela ikusten baita, eta beraiek direlako gaur egun, etxeko helduak animatu eta bultzatzen dituztenak. Esandakoa, plazerra.

  • PARTEKATU: