Espazio antolaketa

Armairuen berrantolaketa

Kasu honetan bezeroak espazio handia zuen gauzak gordetzeko, hiru logeletako armairuak baitzituen bere gauzekin beteta. Horrek ez zion egunerokoan laguntzen, guztia nahasturik baitzeukan: eguneroko jantziak, denboraldiz kanpokoak, momentu berezietakoa, kirolekoak..

Bazterketa prozesuaren ondoren berrantolaketaren txanda etorri zen eta logela bakoitzeko armairu bakoitzari arropa mota bat egokitu zitzaion. Modu horretara, bere logelako armairuan eguneroko erropa jarri genuen, ondoko gelan denboraldiz kanpokoa etab. Azken finean, bezerok bere egunerokoan praktikotasuna lortu nahi zuen eta modu horretara lortu zuen

  • COMPARTE: