[vc_row css=”.vc_custom_1505139844702{margin-top: 80px !important;}”][vc_column width=”2/3″][ut_image_gallery thumbnail_size=”full” gap=”40″ animate_once=”yes” delay_animation=”true” gallery=”3499,3500,3501,3713,3712″ effect=”fadeIn”][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_custom_heading text=”Espazio antolaketa” font_container=”tag:h6|font_size:15px|text_align:left|color:%23cccccc” use_theme_fonts=”yes” css=”.vc_custom_1505125866332{margin-bottom: 10px !important;}”][ut_header title=”Egongelako armairua”]Aspaldian ikutu ez zen egongelako armairu haundi batekin topatu nintzen. Bezeroari egundoko nagitasuna ematen zion hastea, gauza asko aurkituko zituela baitzekien. Guztia hustu eta behar ez zuena baztertu ondoren, interesa izan zezaketen gauza bat baino gehiago zegoela konturatu ginen eta ingurukoren batek gogoz erabil lezakeela. Whatsapp talde bat osatu genuen famili eta lagunen artean, eta enkante moduko bat egin genuen.

Kristalezko kopa, erretilu, etab-i argazkiak atera eta taldean aurkezten joan nintzen. Konturatu aurretik, bezeroak nahi ez zituen gauza askok jabe berria aurkitu zuten. Besteak, irabazi-asmorik gabeko elkarte ezagun bati ematea erabaki zuen. Argazki sorta haundiaren antolaketa, beste egun batetarako utzi genuen. Guztira 4 orduko lana izan zen.
[/ut_header][ut_social_share_bar share_text_font_weight=”bold” border=”true” share_text=”COMPARTE:” border_color=”#efefef” icon_color=”#999999″ icon_color_hover=”#f5ab35″ share_text_color=”#333333″][/vc_column][/vc_row]