Nirekin ikasi

Tailerrak

Ikasi eta diberti zaitez

TAILERRAK antolaketa eta ordenari buruz ikasteko oso modu egokia dira, eta TALDEKA zein BAKARKAKOak izan daitezke.

Arrazoi ezberdinak daude hauetara gerturatzeko: zure kabuz egin nahi dituzu gauzak baina lehenik ordenaren oinarriak ikasi nahi dituzu, zure teknika hobetu nahi duzu, zuretzako oso gai berria da eta galduta egoteaz utzi nahi duzu..

Agian zure dendako ohiko bezeroei zerbitzu ezberdin bat eman nahi diezu edota zure bulegoak, antolaketa eta ordenaren inguruko oinarrizko baliabideen beharra du. Baliteke elkarte, eskola, instituto edo bestelakoa izan eta bertan ordenari buruzko tailerrak eskeini nahi izatea..

Edo zeinek daki.. agian zure etxean ordenaren inguruko saiotxo bat prestatu nahi duzu zure lagunekin ikasi eta ondo pasatzeko, edota zure lagun bati tailer bat oparitu nahi diozu lagungarri izango zaiolakoan.. Aukera ugari daude.

Tailerrez gain, AHOLKULARITZA ZERBITZUA ere egon daiteke. Modu horretara, dauzkazun zalantza zehatzak modu zuzen eta bizkorrago batean argituko dizkizut.

Edozein ideia duzula, jarri nirekin kontaktuan, eta nahi duzun hori prestatu edo konpontzen lagunduko dizut.


 

Edozein ideia duzula, nirekin jarri kontaktuan eta zure ideiei itxura emango diegu.

Laguntzeko prest!