Trebetasunez gauzak BAZTERTZEAREN ARTEA

TxukuntZen-exceso-descartar-orden-bienestar

[vc_row 0=””][vc_column][vc_column_text 0=””]Aste honetan Espazio-Antolatzaile eta Antolatzaile Profesionalekin lotura haundia duen aditz batetaz hitzegin nahi dizuet: gauzak BAZTERTZEA. Hau, TXUKUNDU, ANTOLATU eta PLANIFIKATU aditzekin bat izaten da gure jardueran. Zenbaitzuri oso errreza egiten bazaie ere, beste batzurentzat izugarrizko sufrimendua suposatzen du eta modu zuzenean edo ez hain zuzenean sufritu daiteke: zuri gauzak baztertzea asko suposatzen dizulako edo kostatzen zaion pertsona batekin bizi zeralako.

Bazterketa egokiak onura asko ekar ditzake gure bizitzara, batzu ordenarekin zerikusi zuzena dutenak: gauzak gordetzeko espazio haundiagoa eta hobea, armonia bisuala.. eta beste batzu ongizatearekin lotuak, espazioetan sortzen den pilaketak desegonkortasun haundia eragiten duela denak baitakigu.

Txikitatik landu beharrekoa jarduera da, bazterketa lanak, erabakiak hartzeko gaitasuna lantzen lagunduko baitigu eta hau oso lagungarri izango zaigu gure bizitzako arlo guztietan. Hala ere, azpimarratu beharrekoa da, guzti honen ardatz nagusia KONSUMISMO KONTZIENTEa izan behar duela. Hau da, kontzienteki baztertuko dugu, aldez aurretik kontzienteki kontsumitu eta probetxu atera diogulako eta azkenik, kontzienteki kudeatuko dugulako baztertze hori (bigarren eskuko aukera, birziklapena..) AUKERAKETA EGOKIAn dago gakoa.

Consumo-consciente-vivienne-westwood

Orain artean argi geratu bada ere, baztertze lanetan arazoak dauzkanak, orain artekoa teoria dela esango dit eta teoriatik praktikara dagoen tarte horretan galdua sentitzen jarraitzen duela. Ondorioz, hemen dihoazkizue zenbait gomendio bazterketa saioa eramangarriagoa izan dadin:

  • IRUDIKATU zer lortu nahi duzun: gustoku dugun erropa horrentzako espazio gehiago, sukaldean lasaiago eta gustorako aritzea, yogan egiteko espazioa gure egongelan.. MOTIBAZIO hutsa.
  • Egin beharreko GALDERA: Zer geratuko da? .. Zer dihoa kanpora? erantzuteko zailagoa izan ohi baita.
  • Baztertzerako orduan ere, KATEGORIAK erabiliko ditugu: ARROPArekin hasiko gera eta honen barruan, manga motzeko kamixetekin adibidez. Banaka banaka baloratuko dugu bakoitzak suposatzen diguna eta gurekin geratuko den erabakiko dugu (aldez aurretik, gordetzeko zenbat espazio dugun jakin behar dugu )
  • BI ORDU izango litzake aukeraketa honetarako erabili beharko genuken ordu kopurua. Aukeraketa honetarako, arroparekin hastea da hoberena, berarekin daukagun lotura ez baita hain haundia normalean. Horrexegatik, objetu sentimental eta argazkiak azkenerako utziko ditugu.
  • ABIADURA da gakoa: orduan eta aukeraketarako gaitasun haundiagoa, orduan eta bizkorrago egingo dugu. Hasieran kosta egiten bada ere, praktika pixka batekin, segituan hartuko dugu martxa.
  • Orduan eta BAZTERKETA SAKONAGOA, orduan eta HAUNDIAGOA ALDAKETA. Honek espiral positibo batean sartzen lagunduko gaitu eta lortutakoa mantentzera motibatu, aldez aurretikako egoerara bueltatu gabe (gazteleraz “efecto rebote” esan ohi dena).
  • BLOKEATUZ gero, ez da ezer gertatzen, ariketa hau ongizatea lortzeko dela gogorarazi behar diogu gure buruari. Aurrera ezin jarraitu aurkituz gero eta zerbait ezin duzula bota sentitzen baduzu, ez bota (iritsiko zaio garaia.. edo ez). Zurekin mantentzeko erabakia hartu baduzu, bilatu iezaiozu txoko polit bat eta ondo zaindu. Orain, egoera hau deblokeatzeko trukotxo bat nahi baduzue: oso oso gustoko duzuen zerbaitekin konpara ezazue eta baloratu zer sentitzen duzuen.

Badakit askori zaila izaten irudituko zaiela, baina esan ohi dudan bezala, bizitza honetan gogoz eta kemenez gauza asko lortzeko gaitasuna dugu. Eta hau, bizitzako beste gauza asko lez, praktika kontua da.

Aldaketaren sekretua ez da zaharraren kontra burruka egitea, zure energia guztia berriaren eraikuntzara bideratzea baizik

– Sokrates –

Hitz hauen bitartez, gure etxeekin askotan galtzen dugun konexioa berreskuratzen lagundu izana espero dut. Bidea errazten bada ere.. Azken batean, NON ZURE ETXEAN BAINO HOBE?

Maitane

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]