TxukuntZeni buruz, Espazio-antolatzailea

nenufar-lago-rocio

[vc_row][vc_column][vc_column_text]Hementxe hasten da nire bidaia handi hau Espazio-antolatzaile bezala, TxukuntZen izena duen abentura polit honekin. Eta beste ezertan hasi aurretik, ongietorria eman nahi dizuet blog honetara eta ni irakurtzen egotea eskertu nahi dizuet, ez baita gutxi. Eskerrak eman nahi dizkiet, etapa berri honetan nire ondoan egon diren horiei (zuek badakizue zeintzuk zareten), baita beti laguntzeko gertu egon diren profesional handi horiei ere.

Eskerrik asko!

Ordena eta antolamenduaren inguruko gauzez hitz egiten hasi naiteke baina oraingoan TxukuntZen nondik datorren eta logoaren inguruko zenbait gorabeheraz hitzegitea erabaki dut. Hasi gaitezen logoarekin..

Denetarik entzun dut logoaren inguruan, ea botikako logoa den, belar-dendakoa, loradenda (iradokizunak onartzen ditut)… NENUFAR, LOTO-LORE edo URETAKO LIRIOA izeneko lorea da. Urmael eta aintziratan bizi da eta bizi-baldintza gogorrak jasan behar dituzte, bertako oxigeno maila oso urria baita.

Sortaldean, lore honek, zentzu espiritual sakona du. Giza-sufrimendua argiztapenean nola eraldatu daitekeen erakusten duen sinbolotzat hartzen da. Bertakoek diote, loto-loreak, zikinkeri eta kaos-aren erdian ere bakoitzak gure barruan daramagun berezko argia berpizteko gai garela erakusten digu.

Sortaldean, loto-lore edo nenufarra, giza-sufrimentua argiztapenean nola eraldatu daitekeen erakusten duen sinbolotzat hartzen da

Seguruenik, orain hobe uler dezakezue zergatik erabili dudan lore hau logoan. Kasurik okerrenetan ere, konponbidea badagoela espresatzeko nire modua da. Gainera, oso gustuko dudan lorea da bere xumetasunagatik eta islatzen duen lasaitasunagatik.

 

formentera

 

Bestetik, TxukuntZen izena daukagu. Askotan nire ahotan entzuten den hitza da. Txukuntzea gustuko dut eta behin baino gehiagotan egiten didaten galdera: “Zertan zabiltza?” eta nik “ TxukuntZen” erantzun. Eta noski, gauzak txukun-txukun beti. Nere ingurukoek maiztasunez entzuten dute “txukun-txukun” nire ahotik.

Eta behin izena aukeratua nuela, ZEN bukaeran zuela konturatu nintzen. Budismo-eskola izateaz gain, oso modu arruntean erabiltzen dugun hitza da, lasaitasuna, baretasuna islatzeko. Ez da lehenengo aldia izango norbait oporretatik bueltan oso lasai ikusi eta zer moduz dagoen galdetuta, berak “oso zen” dagoela erantzutea… hortxe..

Ba, hauxe da TxukuntZen-en historia. Hastapenak. Espero dut hemendik aurrera, nenufar edo loto-lorea beste begi batzuekin ikustea eta bereziki espero dut, zuetariko askori, zuen inguruarekin eta bereziki zuen etxearekin “oso zen” egoten lagun zaitzatela.

Plazerra.
Maitane[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]

Leave a Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.