Zer da Espazio-antolatzaile bat

TxukuntZen-Matrioshka-organizadora-de-espacios

[vc_row 0=””][vc_column][vc_column_text 0=””]Espazio antolatzaile, Home organizer, Professional organizer, Antolatzaile profesional… modu ezberdinetara ezagutzen den jarduera hau, EZ DA OSO EZAGUNA gure inguruan, baina bai atzerrian. Japonian, Ingalaterran, Australian, Estatu Batuetan… urteak daramatzate lanean. Azken herrialde honek, Antolatzaileen berezko elkartea du duela urte asko, NAPO – National Association Productivity & Organizing  deitzen dena. Espainian, azken urte hauetan irudi honek hartu duen garrantzia dela eta, sortu berri den AOPE – Asociación de Organizadores Profesionales de España dago, Estatu Batuar elkarteak egiten duen funtzio beretsua egiteko asmotan sortua.

Antolatzaile bat txukuna da eta antolatzea oso gustoko du, BEREZKO GAITASUNAK dira. Gauzak antolatu eta berriz ere antolatzea, hala behar balu, prozesu naturala eta nahitaezkoa dela esango genuke gutariko askok. Nik gaitasun horiei, sen on asko eta perfekzionismo punttu bat jartzen diet emaitzarik onenak lortzeko.

TxukuntZen-Maitane-organizadora-de-espacios

Duela hamarkada batzu, ETXEKOANDREA zen etxean guztia ondo antolatua eta txukun mantentzen zuen pertsona. Emakumea etxetik kanpo lanean aritzeak, gizarte kontsumistak eragiten duen gehiegizko ondasun kopuruak, egunetik egunera txikiagoak diren etxeak, alokairuko etxeen erabilera haundiagoa, gurosobakarreko familien kopuru haundiagoa… guzti horrek, Antolatzailearen irudiaren garrantzia azpimarratu du. XXI. MENDEKO ETXEKOANDREAK gerala esan genezake.

Duela hamarkada batzu, etxekoandrea zen etxean guztia ondo antolatua eta txukun mantentzen zuen pertsona

Gure FUNTZIO garrantitsuena, bezeroarekin bat datozen antolaketa sistemak sortzea da. Hauek, bezeroen behar eta nahien arabera sortuak dira eta guk entzun, ikusi eta nabaritzen degunaren arabera. Erabiliak ez diren edo desegoki erabiliak diren espazioei funtzionalitatea ematea izaten da gure beste lanetako bat; edota oso barneratuak dauden eta antolaketa eta orden falta eragiten duten ohituren erabateko ezabapena edo bideratzea kasu askotan. Guzti hau, bezeroa eta bere inguruarekiko errespetua lehentasun eta konfidentzialtasuna premisa izanik.

Antolatzaile baten funtzioen zerrenda oso luzea da, eta jarduera hain ezezaguna izanik, ezagutzera ematea oso interesgarria iruditzen zait. Baina hurrengo asteko sarrerarako utziko det gai hau, oraingo hau luzeegia izango dela bainago.

Eta gogoan izan, ez degu oso urrun joan behar gustora sentitzeko… NON ZURE ETXEAN BAINO HOBE?

Maitane[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]