Zer egin dezake TxukunTzen-ek zugatik?

Zerbitzuak

Ordena

Etxean ikasten den balore bat da ordena eta bizitza guztirako gurekin eramango duguna. Zenbaitzuk berezkoa dute edota etxean erakutsi zaie, baina aukera hori izan ez dutenei, Txukuntzen-ek ikasketa horretan lagun diezaieke

Etxeak

Zure ingurua txukun egotea baloratu eta gozatzen baduzu, baina arrazoi ezberdinengatik ordena eta antolaketa bigarren maila batetan utzi badituzu… Gauzak ordenean jarri eta denbora gutxira berriz ere guztia hankaz gora dagoela konturatuz gero… Ez zaitez larritu, behar duzun guztia txukundu dezaket zure partez eta nahiago baduzu, elkarrekin txukundu dezakegu oinarrizko printzipio eta baliabide batzuk erakusten dizkizudan bitartean, horiek baitira ordena luzera mantentzen lagunduko zaituztenak

Garajeak-Trastelekuak

Garajeak eta trastelekuak izugarrizko nahaspilaren adibide izaten dira kasu askotan. Bertan gure gauzak pilatzen joaten gera eta zer daukagun ere ahaztu egiten dugu maiz. Bertatik zerbait behar dugunean eta aurkitzeko gai ez garenean konturatzen gara nola dagoen trastelekua. Dena nahastua gordetzea izaten da arazorik ohizkoena, beharrezkoa dena eta ez dena guztia elkarrekin jartzen baitugu. Utz iezadazu nahaspila antolatzen behar duzuna segituan aurki dezazun eta eman diezaiegun behar ez dituzun gauza horiei guztiei bigarren aukera bat, donazio, salmenta edo oparitarako eskainiz, probetxuzko izan daitezen

Organización de espacios Txukuntzen

Etxe-aldaketak

Etxe-aldaketa bat jasan daitekeen momenturik larrienetakoa edonorentzat. Aldaketa gauza ezberdinengatik etor daiteke: lan berri batek beste herri edo probintzia batera mugitzera behartzen zaituelako, etxea goitik-behera aldatzeko proiektu bat daukazulako esku artean edota agian etxe handi edo txikiago batetara mugitu nahi duzulako. Nola edo hala, etxe-aldaketa batek denbora eta antolaketa on bat suposatzen du beti. Nire laguntzarekin prozesu hau askoz eramangarriagoa egingo zaizula segurtatzen dizut

Herentziak

Familiako hurbileko norbaiten heriotza guztiok momenturen batean jasan behar dugun egoera bat da. Gogorra izateaz gain, gehiengoak ez dugu denborarik izaten oinordetzan jasotzen dugun jabetza egokitzeko berrerabil dadin. Edo agian egoera gogorregia da zuretzat eta ez daukazu guzti hori kudeatzeko indarrik. Antzeko egoera gerta daiteke gertuko familiartekoren bat zaharren egoitza batera joaten denean bizitzera eta bere etxea atondu beharrean aurkitzen garenean alokairuan edo salmentan jartzeko.

Modu ezberdinetara lagun zaitzaket: etxearen hustuketa lanetan, familiartekoaren ondasunen inbentarioa eginez gerora ondasunen banaketa errazagoa izan dadin… Alokairuko biltegien kudeaketa ere erraztu dezaket ondasun ezberdinak ondo gordeta egon daitezen beharrezkoa den denboran. Kasu ezberdinetara egokitu daitezkeen formula ugari daude eta egokiena erabili behar egoerari konponbidea eman ahal izateko

herencias Txukuntzen

Bulegoak

Bulego bakoitza mundu bat den arren, antolaketa eta ordena guztietan da beharrezkoa modu egokian funtzionatu dezaten. Aspaldian ohartu ginen bulego eta lan eremu txukunak langilearen errendimendua hobetzen dutela, baina horretaz gain, langileagoa gustorago joaten da lanera, honek lanaren kalitatean eragina duelarik era berean.

Hasi aurretik, bulegoaren behar bereziak aztertu, eguneroko lana mihatu eta antolaketarekin lortu nahi dena zehaztuko dugu. Nire lana, antolaketa eta ordenaren inguruko oinarrizko baliabideak barneratuak dituzuenean bukatzen da ordena denbora luzean mantendu dezazuen.

Lanera joatea oso atsegina izango da zuen lan eremua antolatzen dudanean!

Tarifak

Baldintzak

  • Prezioa orduko da
  • Nahitaezkoa da gutxieneko 2 ordurako kontratatzea
  • Lehenengo ikustaldia, doakoa eta konprimisorik gabekoa da (Gipuzkoako probintziaren barne)
  • Onartutako erosketak aldez aurretik ordainduak izango dira

Ordainketa moduak

  • Eskudirutan: proiektuaren osoa lanaren bukaeran
  • Transferentzia: proiektuaren %50a aurrekontua onartzean eta beste erdiaren ordainketa lana bukatzean

Beti berdina oparitzeaz aspertuta?

Oparitu ezazu gure opari txartela!


Bono regalo Txukuntzen

Bonu oparia

Oparitu iezaiozu ordena edota antolaketa aholkularitza zuk nahi duzunari TxukuntZen opari txartelaren bitartez. Ba al da hau baino opari txartel praktiko eta originalagorik?

Bi ordutik aurrera, zuk erabakitzen duzu zenbait ordu oparitu

Ohiko galderak

Nondik eta nola hasi…

Zuzenean e-maila info@txukuntzen.com-era edota web orrian bertan duzuen eskaera bete eta bidali. Edo agian nahiago zuzenean telefonoz nirekin hitzegin (momentuan hartuko ez banizu, ahal den azkarren bueltatuko dizut deia) edo zeinek daki, agian whatsapp zalea zara… Nik ez dut arazorik. Zu gusturago sentituko zaren moduan jarri harremanetan nirekin, zertan lagun zaitzakedan kontatu eta hitzordu bat adostuko genuke.

Erreza ezta?

Zure etxe, negozio, enpresa.. txukundu nahi duzun lekua ikusi behar du Antolatzaileak?

Bai noski! Zu ezagutzeaz gain, txukundu nahi duzun eremua ezagutzea nahitaezkoa da. Larritzen zaituen horretaz hitzegin eta elkarrekin behatuko dugu. Lehenengo hitzordu hau dohakoa da Gipuzkoan (probintzitik kanpo hitzegitea litzake) eta konpromezurik gabekoa.

Txukundu nahi duzun hori nik ikusteak lotsa edo ardura sortzen dizu?

Agian ez zaizu xamurra egingo baina nik gauza bakarra esango dizut: ez larritu, nik ez baizaitut epaituko. Pertsona tolarante eta enpatikoa naiz eta bizitza honetan momentu ezberdinetatik guztiok pasatzen garela ondo dakit.

Gainera, zuk desastre eta kaos-a ikusten duzun lekuan, nik mila aukera ikusten ditudala eta benetan maite dut hori (badakit askok hau ulertzeko gai ez direla). Nik gustoko dudana egiten dut eta bitartean zuri konponbide bat eman. Gehiago eskatu al daiteke?

Honez gain jakin, pertsonen intimitatearen zaintza zerbitzuaren baitan dagoela eta horrexegatik konfidentzialtasun osoz jokatzen dugula Antolatzaileok. Hala ere, nahi izanez gero, beti dago konfidentzialtasun kontratu bat sinatzeko aukera.

Bezeroarekin bat ala bakarrik lan egiten du Antolatzaile batek?

Proiektu edo kasuren batean bakarrik lan egin badezaket ere, antolatzaile bezela beti saiatuko naiz prozesuaren zenbait momentutan (bazterketa prozesua adibidez) bezeroarekin lan egiten.

Gure lana hobe uler dezazuen, Antolatzaileak Entrenatzaile Pertsonal edo Dietisten antzeko jarduera dugula esan ohi dut. Profesional hauek beraien lana egin al dezakete bezeroaren beharrak, nahiak, egunerokoak eta beste hainbat gauza garrantzitsu jakin gabe? Nola prestatuko lukete entrenamentu edota dieta bat guzti hori aintzat hartu gabe? Erabilgarria litzatekela uste duzu? Batere erabilgarria.

Nik beraien modura, bezeroaren inguruko informazioa behar dut, beraren behar eta nahietara egokituko den plangintza bat lortzeko. Eta hau zertarako? Nire lana ez baita arazo konkretu bat konpontzea soilik, bezeroari ordenaren inguruko OHITURA positibo eta osasuntsuak SUSTATZEA da nire HELBURU nagusia, gerora ohitura horiek bere bizitzako arlo ezberdinetan eta denbora luzez erabili ahal izango bait ditu.

Nola dihoa gauzak baztertzearen prozesua?

Gauza bat argituko dut… zure bizitzan Antolatzaile bat jartzeak, ez du esan nahi bat batean bizitza eta inguru minimalistak gustoko izan behar dituzunik nahi ta ez. Marie Kondo handiaren influentzia da hau. Bera “Ordenarenaren Guru” bezela da ezaguna eta japoniar gehienen moduan, minimalismoaren aldekoa da (beharrak bultzatuta aldi berean). Gu ez gara japoniarrak eta gauzak gordetzea gustoko dugu, beraz har ditzagun beraien ohitura on horiek gureak ahaztu gabe.

Eta orain, galderari erantzunez. Nik ez dizut inoiz nahi ez duzun ezer botatzera behartuko, zure ESPAZIOA eta zure ONDASUNAK dira eta ondorioz, zurea izango da beti azkeneko hitza. Horrek ez du esan nahi, nik gauza bat baino gehiago baztertzera animatuko ez zaitudanik (nire lana da), baina beti arrazoitzen saiatuko naiz.

Askorentzat prozesu hau oso erraza den bezela, beste askorentzat frustrazio, atsekabe eta beste hainbat sentimentu ekar ditzake. Azken hauei, atxikimendu handia duten pertsonei, oso lagungarri zaie Antolatzailearen presentzia, beste modura ezingo bailukete daukaten barrera emozional hori hautsi.

Eta baztertutako guztiarekin zer egingo dugu?

TxukuntZen-en balio nagusietako bat (baita nirea ere) INGURUGIROAREN ZAINTZA da. Hori dela eta, baztertutako gauzak nora eraman erabakitzen lagunduko zaitut: BIRZIKLATZEKO puntura, BERRERABILPENA 2.eskuko denda edota elkarteetan, ingurukoei OPARIAK… Aukera ezberdinak daude, eta beste behin, zurea da azken hitza.

Gauza hauen jasotze-lanak kudeatuko ditut edota nik bertan eramango ditut aukeratutako lekuetara.

Zein izaten da proiektuen gutxi gorabeherako prezioa?

Behin baino gehiagotan egiten didaten galdera da eta erantzuna beti berdina: kasu bakoitza desberdina da. Zehazki esan dezakedana, tarifikazioa ordukakoa dela eta gutxienez 2 orduko lana eskatzen dudala proiektuko.

Adibide bat uzten dizuet hau hobe uler dezazuen. Berdina izango al da gauzez gainezka dagoen 80 m2ko etxe bat edota estilo minimalista duena, antolaketa eta bazterketa prozesuan? Ordu kopuru berdina behar direla uste al duzue? Horrexegatik da nahitaezkoa kasu bakoitza ondo aztertzea eta horren araberako aurre-kontua egitea.

Nahitaezkoa al da guztia txukun eta garbi egotea ni joaterako?

GARBIKETA eta ORDENA eskutik doazela denok dakigu. Horrek zer esan nahi du, ni joaterako guztia txukun-txukun egon behar duela? Ba ez! Baina nik antolaketa prozesua burutzen dudan bitartean zuk garbiketa lanari ekiten badiozu, emaitzak askoz hobeak izango direla segurtatzen dizut. Antolatzaileok lana egiten ari garen eremua garbituko dugu baina ez inguru guztia. Gainera jakin, orduan eta ordenatuago, orduan eta azkarrago garbitzen dela edozein espazio.

Hala ere, garbiketaren inguruko dudaren bat izanez gero lasai galdetu.

Zerbitzu hau kontratatzeak pena merezi al du?

Nik beti esango dizuet baietz (zer esango dizuet ba nik..) eta arrazoitzea gustoko dudanez, hona hemen zenbait arrazoi:

< ESPAZIO ORDENATU batek onura asko ekarriko dizkizu: espazioaren erabilera egokia (txoko guztien erabilera), gauza bakoitza non duzun jakitea, zer daukazun jakitea (onartu beharra dugu behin baino gehiagotan armairuan galduta genuena berriz erosi dugula nahi gabe) eta beste hainbat.

< DENBORAREN KUDEAKETA egokiak ere onurak dakartza: betebeharrak modu egokian eta garaiz bukatzea, nahi duzun hori egiteko denbora tartea bilatzen lagunduko zaitu…

< Orokorrean, ESPAZIO ORDENATUETAN bizi, lan edo harremantzeak onura positibo ugari dakartza, ONGIZATEA, OREKA eta OSASUNA direlarik garrantzitsuenak.

Beraz, ez izan dudarik eta jarri nirekin harremanetan. Segurtatzen dizut guztiak duela konponbidea.

Ondo da, gustatu zait plana. Zein da hurrengo pausoa?

Nik PROPOSAMEN/AURRE-KONTU bat helaraziko dizut. Ondo aztertu eta gustoko izanez gero, proiektua onartu eta noiz hasi erabakiko genuke. Eta ondoren, prozesuaren momenturik hoberena dator!