Zergatik da garrantzitsua AIREZTAPENA?

la importancia de ventilar

[vc_row][vc_column 0=””][vc_column_text]Aspaldian blog-ean idatzi gabe, eta gaurkoan niretzat oso garrantzitsua den gai batekin natorkizue denboraldi berriari hasiera emateko: AIREZTAPENA. Ni ezagutzen nauenak, badaki etxeko eta bulegoko leihoak irekiak izaten ditudala orokorrean, txikitatik oso barneratua dudan ohitura baita. Nire gurasoen eta aiton-amonen etxean betidanik ikusi izan ditut leihoak parez-pare irekiak. Egia da, negu partean irekiera tartea murriztu egiten dudala, baina beti irekitzen ditut leihoak (nahiz eta kanpoan elurretan egon).  Gainera gu etxe txiki batean bizi gara eta txakurra dugu, beraz leihoen irekiera nahitaezkoa da.

Zergatik da garrantzitsua aireztapena?

Edozein espazio itxi egunero aireztatzen dugunean (etxe, bulego, denda..), eta bereziki aireztapen gurutzatua sortzen badugu (korrontea), gauza ezberdinak lortuko ditugu:

  • Aire garbiagoa arnastu: hobe sentitzeaz gain, hobe lan egingo dugu.
  • Paretetako hezetasuna saihestu.
  • Usain txarra ekidin..

Pertsonak hobe sentitzen gara espazio aireztatuetan, baina kontutan eduki behar dugu, ez dela berdina aireztapen naturala duen espazioa edota aireztapen klimatizatuarekin aireztatutakoa. Beraz, ahal dugun neurrian, beti saiatuko gara aireztapen naturala lehenesten.

Zein ondorio dakartza aireztapen faltak gure osasunerako?

Aireztapen faltak arazo ugari sor ditzake gure osasunean, estresa eta arnas aparatuko gaixotasun ezberdinak, besteak beste.

Ameriketako Estatu Batuetako Ingurumenaren Zaintzarako Agentziaren hitzetan, etxe eta bulegoen barrukaldean sor daitekeen kutsadura, kanpokaldekoa baina 100 aldiz handiagoa izan daiteke (erabiltzen diren garbiketa produktu, eraikinerako material mota, etb. kontutan izanik), eta espazio itxietan gure denboraren %80 pasatzen dugula kontutan izanik (bataz-beste), aireztapenaren garrantzia azpimarragarria litzake.

Etxe eta lantegi barruan ez erretzeak, garbiketako produktu egokien aukeraketa eta hauen erabilera egokiak ere eragin handia izango du arnasten dugun airean. Guztia da garrantzitsua.

Noiz da aireztatzeko momenturik egokiena?

Goizean goiz aireztatzea da egokiena. Batetik, edozein espazio gau osoan itxita egon ondoren, barnekaldean sortzen den CO2 kopurua oso handia delako (bereziki etxeetako logeletan), eta bestetik, kanpokaldeko kontaminazio nibela baxuagoa delako goizeko lehen orduetan. Hau da, ez da berdina goizean edota eguerdi aldera aireztatzea, kontaminazioaren nibela eguerdirako igo egiten baita.

Hasieran esan bezala, korrontea edota aireztapen gurutzatua sortzea ez da nahitaezkoa baina bai garrantzitsua. Honek, bertako airea azkarrago berritzen lagunduko digu eta gastu energetikoa murrizten (bereziki negu partean). Korrontea sortuz gero, 15-20 minutu irekitzearekin nahiko izaten da. Korronterik ez bada, 30 bat minutu irekitzea da gomendagarriena.

Eta gomendio txiki bat. Zuen ohearen maindireak atzera bota leihoak irekiak dauden bitartean eta ondoren ohea egin. Gauean, oheratzen zeratenean, asko eskertuko duzuela segurtatzen dizuet.

 

Maitane[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]