Non Zure Etxean baino hobe?

TxukuntZen-organizadora-espacios

[vc_row][vc_column 0=””][vc_column_text]Zer moduz zabiltzate? Gaurkoan TxukuntZen-en esloganaren inguruan hitzegin nahiko nizueke. Espazio antolatzaile bezela asko pentsatu dudan zerbait da, azken finean, TxukuntZen-ek enpresa bezela isladatu nahi dizuena baita.

NON ZURE ETXEAN BAINO HOBE? Zure etxeak eskaintzeko duen guztiaz gozatu eslogan edo lemak, batzutan ahaztu egiten zaigun zerbait gogorarazi nahi digu: GURE ETXEA. Pertsona talde bat bizi den eremua da etxea, normalki familia, beraiengan segurtasun eta baretasun sentsazioa sortuz. Lan egun gogor baten ondoren atseden hartzera zoazen lekua da, pentsatzeko tartea behar dugunean aurki dezakegun lekurik hoberena, familiarekin gustora denbora-pasa egoten garen lekua, zu zeu izan zaitezken lekua (beraiek ondo ezagutzen zaituzte..), familia eta lagunei maitasunez eskeiniko diezun bazkaria prestatuko duzun lekua… ETXEAk gutariko bakoitzari gauza ezberdinak suposatzen badizkigu ere, guztioi ONGIZATEA, LASAITASUNA eta SEGURTASUNA eskaini beharko lizkiguke.

ETXEA, pertsona talde bat bizi den eremua da, normalki familia, beraiengan segurtasun eta baretasun sentsazioa sortuz

Honelako garrantzia edukita, zergaitik ez dugu merezi duen moduan baloratzen? Askotan berari buruz esaten ditugunak ez dira batere xamurrak. Konparaketak: “nere lagunaren etxea baino askozaz txikiagoa da eta horrela ezin ordena mantendu”. Ilusioak: “egunen batean loteria tokatuz gero, etxe haundiago eta politago bat erosiko dut”. Mespretxuren bat: “oso zaharra da, eta zaharra, zaharra da eta kitto”. Gure etxea ez da familiako partaide, baina familiaren zaintzaile da, segurtasun, baretasun eta ORDEN sentsazio haundia eskeintzen dizkigularik eta hori, aintzat hartu beharrekoa da.

 

hamaca-en-salon-tranquilidad-naturalidad

Gure etxetxoan 5 bizi gera, gu lauok eta gure txakurra. Eta bai, txikia da, eta egunen batean guztiz eraberritu nahiko nuke daukan guztiaz gozatzeko. Eta bai, gauza berri asko sartuz gero, denbora tarte batean ez da errexa izaten, Tetrisean nibel gorenean jolasten aritzea bezela izaten baita. Guk gure aldetik, ahal dugun hoberen zaintzen dugu eta ORDENEAN mantentzen saiatzen gera. Hauetariko batean konpondu badezakegu ezin hobe, baina bitartean, probetxu ateratzen jarraituko diogu.

Heldutzea zoriontsu izateko guztia perfektua ez dela izan behar ulertzea da

Horrexegatik, gainezka daukazuen balkoi hori begi onekin begiratzea eskatuko nizueke eta eskeintzeko daukan guztiaz jabetu zaitezten. Agian, zenbait gauza bertatik atera behar dira, daudenak behar bezela antolatu, espazioa garbitu… Mahai eta aulki erosoa jarri, eta kanpoan euritan dagoen bitartean egin berri den kafetxoarekin bertan exeri patxaraz… Orain bai ezta?

Ondo pasa ezazu zure etxearen txoko guztiak txukundu eta antolatuz. Zuk berari ematen diozun maitasun hori, berak bueltan emango baitizu… Azken finean, NON ZURE ETXEAN BAINO HOBE?

Beti bezela, plazer bat.

Maitane[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]